Xabier Mendiguren wrote:
Ez dut ezagutzen Eibarko harri horien historia, baina Leirek salatzen
duena orokorragoa da. Nik behintzat neure herrian ezagutu dut.
Nere teoria bat hemen.
Nik beti pentsatu dut objektu zahar batek fase kritikoa izaten duela,
eta garai horretan kontuz zaindu ezkero aberastu gaitezkeela (zentzu
guztietan). Hori izaten da antikuarioen lana.
Objektuen faseak laburtuz:
- Nobedadea (egiten duten egunekoa)
- Berria (ondorengo urte batzuetan)
- Arrunta (atentziorik deitzen ez duena)
- Zaharra (Krisi garaia, botatzeko gogoa ematen digu)
- Antigualla (gauza zahar kuriosoa baina balore gehiegirik gabe)
- Altxorra (zahar eta balioduna)
4. eta 5. fase horiek dira krisi garaiak, horiek pasatzea da trago txarrena.
Beste gauza bat da, objektu berdin-berdina OƱatin edo Eibarren
(adibidez) fase guztiz desberdinetan egon daitekeela, eta pentsatu nahi
nuke Diputazioko arkeologoek hori kontutan hartzen dutela.
Baina, zer egin dugu guk hori ekiditeko? Manifestazio bat egin eta
akanpatuko dugu Isasiko harrikozkor horien gainean? ;-)
Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]