Bi hitzaldi-dastaketa, Txokolatea  eta Cava Ardoen inguruan, eta Eibarko
II Pintxo Lehiaketa antolatu ditugu azaro bukaera honetan,
Sanandresetarako giroa berotu nahiean.

Ostiraleko afariaren ondoren, oraindik gogorik baduzue, gonbidatuta zaudete!

Txokolatea eta Kaba. Hitzaldi-dastaketak

 Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan bi gastronomia
hitzaldi-dastaketa antolatu dira. Aurtengo gaiak Txokolatea (jatekoa) eta
Cava ardoa.


Azaroak 22an  TXOKOLATEA

 Hitzaldia: "Txokolatearen kultura Euskal Herrian". Oñatiko Klaxk
Txokolateroen Elkarteko Anton Azpiazu Lehendakariak Txokolatearen
kulturaren inguruko hitzaldia eskeiniko digu arratsaldeko 19:30ean,
Arrate Kultur Elkartean.

Anton Azpiazuk Txokolatearen etorrera, historia, kultura eta sekretoak
jorratuko ditu bere hitzaldian. Hitzaldiarekin batera, Bartzelonako kakao
etxetik ekarritako txokolate mota ezberdinak dastatuko dira. Azpiazuk
txokolate ezberdinek arteko aldiak eta berezitasunak azalduko ditu.


Azaroak 23 CAVA ardoak

 Hurrengo egunean Hitzaldi-Dastaketa berri bat izango dugu: "Sobre el
cava" Jesus Oleagak emango duena. Zita, arratsaldeko 19:30ean, Arrate
Kultur Elkarteko lehen solairuan.

Hitzaldia eta Cava ardo ezberdinen dastaketa izango dugu Jesus Oleaga
sukaldari eta sommelierraren eskutik.

Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: II Pintxo Lehiaketa San
Andres Saria.

 Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien
laguntzarekin, “Eibarko II Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria”  antolatu du.

Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen
dugu!!

Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.

Taberna edo osteleria etxe bakoitzak "pintxo" mota bat aurkeztu dezake,
bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo
dena.

Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.

Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere
prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.

Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.

Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.

Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe
eta kafetegietatik.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur
Elkartean, 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.


ARRATE KULTUR ELKARTEA
Zuloagatarren, 3
E-20.600 EIBAR










_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to