Ez, nik ez nekien Atotxan egon zan edo ez, han Donostian ikusi, topau,
ginan, eta gero hurrengo astelehenean, edo martitzenean Deustun,
klasean, bera irakasle eta ni ikasle, umore apur batez, adar jotze saioa
hartzea tokatu zan.
Gerozdik topatzen garenean, horretaz gogoratzen gara.
Athletic zalea, forofo edo supporterra baina ez hooligana.
Jaio nintzen etxe ondoan futbol zelai zaharra egoan, han etxean egin
dira. Orain bizi naizen etxe aurrean futbol zelai barria, 1997an dago,
eta bizitzera joango naizen neure etxetik be, futbol zelai barria
ikusten da.
Ordu birako daukat orain antibirus barria jasotzeko eta horrek igual
eroango doste Txanmartinen jokatuko dan derby orduraino. Baina, badira
fooballa baino kontu gehiago, zapatua da eta kontu guzti horiek.
Anonimoa ezta pentsatu ere, baina Bertoko naz.
Bertoko
----- Original Message -----
From: "Maite Toledo Saralegi" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Saturday, November 19, 2005 3:30 PM
Subject: [eibar] GALDERA-ERANTZUNAK
Bertoko:
Lengusinea dut bai, Ana; ez naiz harritzen Atxotxatik zehar ikusi zenuela
esaten duzunean, futbolzalea da; gainera, realekoa. EUTEGn ibilitakoa
izango zara orduan. Ala Bilbon?
Eta zu, anonimoa zara?
Marcos:
Ez dut ba ezagutuko Zefereino! 66koa da. Koadrillakoa ere bai. Antzuolan
edo Bergaran egitea baino errezagua da harekin Nizan trink egitea.
Antzuolan
bizi da baina ez da bizi. Denondako da nekeza haren berri edukitzea.
Beharbada Londonera, NYKenraedo Marseilla joango zen astebukaera
pasatzera.
Eta zuk nondik nora ezagutzen duzu Zeferino?
Norbait erantzun barik laga ba dut egin dezala TXILIO handi bat. Galdu
egiten naiz apur bat zerrenda honetan.
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]