Auskalo gero azkenean bakeak egiteko gauza izango ote garen, baina
begien
bistakoa da behintzat biderik egin egiten ari garena. Bide erdiak bederen.
Urteak daramatzagu nork bere larraina markatzen zein inorena uxatzen eta
hona non, azken astebeteotan, inoren bideak norberarenak baino ez diren.
Aralarrek dio Batasunak haren bideari ekin diola azkenik. Batasunak dio
azkenean Euzko Alderdi Jeltzalea kopiatzen hasi zaiola. Jeltzaleok, berriz,
seguru omen daude behingoz Batasuna bideratzen hasia dela eta, Alderdi
Sozialistari jaramonik egingo badiogu, alderdi orok dihardu beraien bide
beretik aritzen. Bapo, martxa honetan gehienek ildo berean aurkitu ahal
izango dute elkar. Ba... oso ondo.
Noizbait bakeak egingo ditugu, bai, eta bake-helmuga horretan Aralarrek
esango du berari esker Batasunak mugitu behar izan duela. Batasunak esango
du berari esker Euzko Alderdi Jeltzaleak berreskuratu behar izan duela orain
30 urte galdutako bidea. Zapaterok salduko du Espainian berari esker lortu
dela bakea eta EAJk esango du horretarako ez zela horren txango luzerik
behar.
Eta denok arrazoi, denok irabazle eta denok gustura. Ba... oso ondo.
Amatiño
ARGIA astekaria
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]