Joseba gure alguazilarekin hizketan ostiraleko afarian, Karmen kaleko aparkaleku arazoaren inguruan.

Nik esaten nion toki askotan baimenduta dagoela espaloi gainean parkeatzea, baldin eta espaloia zabala bada eta horrela espresuki baimenduta badago. Josebari sinestezina iruditzen zitzaion. Bilaketa azkar batean aurkitu ditut trafiko seinale horren bi bertsio Alemaniako hiri batean: alde bat espaloi gainean (estilo Calbeton) eta bi aldeak aparkatuta.

http://www.koenigstein.de/sis/buergerservice/verkehrstipps/parken_gehweg/

Beti ere, espaloi zabalak eta jende gutxiko pasoa direnean noski, Karmen kalea bezalako tokietan.

Aparkaleku hauek zenbait ordutarako (adibidez gauean bakarrik) baimentzen dira, ze edozein ordutan aparkatzeko aukera izan ezkero, orduan hobe da zuzenean espaloia kentzea, ez? Horrela oinezkoentzat segurtasun gehiago eta autozaleentzat aparkatzeko errazago.

Gari

PS: Azkenaldian Eibarko trafikoari begira.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to