> Zure birramandrea Andresa Toledo zen, nire aitajaun Joxe Toledoren
> arreba zaharrena. Andresa, Luis Areizagarekin ezkondu zen; Zarautzera.
> Eta bi alaba eduki zituzten. Bata, Sarasuatar  batekin ezkondu zen
> Eibarrera; -hori zure amama Jesusa izango da-. Bestea, Bergaretxetar
> batekin Zarautza; abeslaria adar horretakoa da. "Goarnizioneroa" izan
> behar zuen Areizagak lanbidez.
>
> Orain zuri tokatzen zaizu. Kontatu zure adarra zela zabaldu den.


Hamentxe dakitten gitxixa, lehengusu txikixen itsasuan galdu eitten naiz eta.

Joxepa Toledo, (edo Andresa; bata izen ofiziala, bestia etxekua), Zarautzera juan, eta Luis Areizaga goarnizioneruakin ezkondu zan. Dendia euki zeben urtietan Zarauzko kale nausixan; ointsuan erre da.

Seme bi eta alaba bi euki zittuen, Jesusa eta Mari, eta bixak eibartarrekin ezkondu ziran.

Tia Mari Koldo Bergaretxekin ezkondu zan. 4-5 seme-alaba euki zittuen eta euren artian Jon Bergaretxe abeslarixa (ahor abeslarixa!).

Jesusa, nere amona, Antonio Sarasua eibartarrakin ezkondu zan, nere aittittakin, eta 3 seme-alaba euki zittuan.

Bukatzeko bi galdeara: Zu zara “Eibarko euskara” liburua aurkeztuko duena? Egubakoitzeko afariko argazkiren batean agertzen zara?

Bai, bixar arratsaldian.

Eta erretratua? Bai, agertzen naiz, bai.
Toledotar itxura petua dakan inor ez dozu ikusi erretratuetan, ala?
Flickr jausitta dago... mundua amaittuko da?

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to