Kaixo:
Noticias de Gipuzkoa periodikuaren erredakzioa etxe aldamenean dagoela
deskubritu nuen igande goizean. Eta igande goizean konturatu nintzen,
zeren eta aste bukaeran eman dute hori ezagutzera. Diario Vascoren beldur,
ezkutuan eraman dute periodiku berri honen sorrera.
Hilabeteak (urteak) pasa ditut entzuten Gipuzkoan periodiku berri bat
sortu behar zutela DVri aurre egiteko-edo. Mundu nazionalistatik sortuko
zela. Itxuraz, gainera, ikutu aurrerakoia ere izango zuela. Ikusiko dugu.
Bihar esku artean izango dugu.
A priori, niri oso ondo iruditzen zait dv-ri aurre egingo dion horrelako
proiektu bat egotea Gipuzkoan. Ezin da ahaztu Nafarroan terrenoa jan egin
diotela Diario de Navarrari eta, diotenez, periodiku errentagarria da.
Euskarari kasu pizarren bat egiteko asmoa ere ba omen dute. Webgunean
behintzat, atzeratuta dugu euskara.
Gaur, etxe aldamenean dagoen Viajes Halcón-en bulego paretik pasa naiz eta
lurrean ikusi ditut ABC eta El Mundo. Hoteletan, tira, baina bidai
agentzietan ere harpidetuta daude kanpoko prentsara?
Ah? Gaur aurkeztu dute (ustez eguerdiko 12:00etan) "Así fue" Donostian,
Arzalluzi buruzko liburua. Bihar portadan azalduko al da Arzalluz Noticias
de Gipuzkoan?
Si Sabino viviría...
> El 2005, nov 23 , a las 10:51, Gari Araolaza escribió:
>
>> Irratian entzuten ari naiz Noticias de Guipúzcoa (Gipuzkoa?) horren
>> inguruko propaganda.
>>
>> Arraroa egin zait, egunkariak titulu hori izan eta Radio Euskadin
>> anuntzioa euskaraz ematea. Hau da, anuntzioak euskaraz egiteko
>> moduko sentsibilitatea badaukate, zergatik ez egunkariaren izena
>> euskaraz?
>
>
>>
> Gaur dago aurkezpena 20:00etan, Donostian, Tabak("c")aleran. Ni izan
> nintzan Iruñean diseiñu barrixa eta rotatiba barrixa aurkeztu
> zebenian. Han batu giñan kriston jende pillua, baiña ez zeben
> periodikorik erakutsi. Aurkezpena egin, diru pillua gastau eta
> periodikorik erakutsi ez. Ia gaur zer egitten deben.
>
> Iban _______________________________________________
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]