Kaixo:
Atzo Donostiako Udalak beste omenaldi bat egin zion Ernest Lluchi,
haren hilketaren 5. urteurrena bete den astean.
Ekitaldia 19:00etan hasi beharrean, 20 minutuko atzerapenarekin hasi
egin zen (gero eta okerrago gabiltza kontu honetan).
Parte hartu zuten Odon Elorza alkateak eta Ernest Lluch Fundazioko
kide diren bi irakaslek: Jesus Astigarraga eta Jon Arrieta
(portzierto, honek oso ondo uztartu zituen euskara eta gaztelera
hitzaldian; beste biak ez bezala, gaztelera hutsez aritu baitziren
alkatea eta fundazioko presidentea).
Beno, gauean, Sorkunek (nire andreak) esan zidan Julio Ibarrak bota
zuela Amarako Kultur Etxeari Ernest Lluch jarri behar diotela...
... horrela izan bazen notiziya, Julio, lau urte eta erdiko
atzerapenarekin kontatu duzu, zeren 2001eko apirilean inauguratu zen
Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxea.
;-)
At 11:26 25/11/2005, you wrote:
Julio Ibarrari teleberri bat geratzen jako...
<http://www.eitb.com/euskara/albisteak/albistea.asp?id=279010>http://www.eitb.com/euskara/albisteak/albistea.asp?id=279010
julen
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]