Por alusiones...

Leirek:
Zalantza existentziala. Zuentzat esaldi hau ondo dago "trenak aillegatzen
dihardu"? eta "bentanatik jausten ziharduela, oihu bat bota eban"?
Aditz intransitibuekin erabilli leike?


hor goiko adibidiak ez dira, ez, oso normalak. Zuk diñozun moduan, normalena transitibuak erabiltzia da, eta holaxen eitten da, baina beste kasu batzuetan be... Hamen begirada azkar baten topau ditturazen adibide batzuk. Gehixenak transitibuak, baina kasu batzuetan... Gehixago begiratu bihar.


-------

eskopeta bat arreglatzen jiharduan,

"Zeri diharduzu?" ta, "Zeri diharduten? Oillagorrari!

Ramiro Larrañagan liburuan Placido-z ta bajiharduk horrek

jaikitzen nitzuan ta haixe ikusi zelan egitten diharduan.

Durangoko bonbardeua egin zanian, gain batera igo eta ikusten egon giñan abioiak eta gitxi gorabehera pentsatzen gendun Durangon ziharduela.

nik neuk euskeriakiñ abandonatzen niharduan

Zu, eurixa eta eurixa egin dau, atzo eta gaur be egitten dihardu eta ez da arriesgurik hor

Oiñ amaitzen dihardut lan bat

Orduan eguazeneri, liburugintzan zihardueneri, banan-banan jarraittu gentsen eta ez ziran ausartzen

"Zu, Jose, nik euskeraz idatzi dotelako, eta zuk zelan diharduzu ba oin?".

"Zegozer pasau dok". "Zer ba?". "Bai, hamen radixuak emoten jiharduek".

Gustora dihardut nere lanak egitten eta beste batzueri bultza egitten aurrera urten daixen.

Bere maisuakiñ hizketan dihardu.

Guk bajiharduagu burrukan gure ideologixia defenditzen

-------------


Trebik:
Jardun aditzarekin batera badago beste aditz trinko bat, nire ustez, zaharrok gaztiok baino dezente gehixago erabiltzen dabena eta gainera kontestu eta adiera agian zertxobait diferentean: erabili, darabizu... Hau idazten nebilela Santo Toribioren lexikoia begittu dot, adibide bi dakaz, horretako bat nik esaten dotenan haritik datorrena: "Erabillizu umia zibiri-zaurian / Anda el niño en el columpio" ((eta nik beti "kolunpioa" esaten)). Ez dakitt Asierren-eta Eibarko euskararen batuaz eskribidutako biblia ;-) horretan ezer kontauko danik, baina erosi bittartian, Eibartzaindiko eta bizkaieratzaindiko inork ezer komentatuko dau???

Liburuan ez da ez horren inguruko ezer aittatzen. Dana dala, zer nahi dozu kontatzia "Erabili" horren inguruan? Nik kontau neikian bakarra, zuk zeuk esan dozuna, ez dakit beste ezer:
"Erabili" aditzak 2-3 adiera dakaz Eibarren:
1.- usar; 2.- andar, mover; 3.- tener (?).

Toribiok, beran adibidiak itzultzeko orduan, gitxittan darabil "usar" aditza.

- Zer darabizu hor?
- Lelo usaiña badarabizu beintztat!
- Erabillizu umia zibiri-zaurian
- ¡Orrek dira darabizuzen mamiñak!
- Legundutzia eskatzen dabe makiña hórrek darabixezen zaratak
- Maixokerixia darabil beintzat bedorrek.
- Mikakerixia ugari badarabil beintzat ume orrek.


> "Erabillizu umia zibiri-zaurian / Anda el niño en el columpio"
> ((eta nik beti "kolunpioa" esaten)).

zibiri-zaure, zibulu, ziburu, zibiri-zaburu, zibiri-zauble...

Aspertzeko lain...
Eta Serafinek "txintxauna" :-)

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to