Oraindik sarera heldu ez den paperezko ARGIA astekarian (2005-12-4) gure Luistxoren elkarrizketa dator.
Besteak beste zera dio: "Oro har, instituzioak nahiko galduta ikusten ditut... Zer egin beharko luketen ez dakit ziur. Inbertsioak egin, hori bai, eduki sorkuntzan eta komunitatean, adibidez". Eta norbaitek, noizbait eta nonbait mintegiren bat eratuko balu, aginte edo ardura-jendea tarteko, instituzioek zer egin beharko luketen eta zer eskatu dakiekeen aztertzeko? Nere ustez, oro har ohiko bi jarrera daude guztiz nabarmenak. Erakundeen aldeko "lauseguntzaile" amorratuak eta, zer gerta ere, erakundeak estu-mestu hartu nahi dituzten hiperkritikoak. Eta, sektorearen mesedetan baino ez bada ere, norbaitek zubigintzarik egingo balu? Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
