> Oier ogrosabel:
> Kontuan hartu ni ez naizela zerrenda honetako partaide "normala".
---Hori bagenkixaan aspaldi:-)
> Hamen
> dihardozuen gehixenak ikastolakumiak zarie ("los kaixos" esaten gentzuen
> eskola nazionaletakuok),
---Ez, ni A ereduko umia nok, monjetakua!
> hala ezpada alfabetatutakuak, eta hala ezpada be
> euskal kultura asuntuetan urte luzietan jardundakuak.
----Bai, 16 urtekin juan nitzuan aek-ra alfabetatzera, edo hobeto esanda,
ikastera. Nik oso euskera pobria naekan, ez najuan ixa aditz
laguntzaillerik erabiltzen, eta hiztegixa oiñarri-oiñarrizkua naekan. Urte
bi emon najittuan aek-n 7retatik 9etara. Eta hiru izan balitzaz, hobeto.
Gero, triple salto mortala emon eta Eskoriatzara magisterio euskeraz
egittera!!! Ze ete dok gazte ausarta izatia! Inkonszientia!
> Ni atzo goizetik
> daukat zuen modukuekin kontaktua, esateko.
----Neuk be kuadrillan ez juat iñoiz euskeraz egin, lagun pare batekin
bai, baiña arratsalde baten urten eta esan: "bueno, hemendik aurrera
euskeraz!" Ala brava! Ni nitzuan "esa que va a las campas euskericas"
(sic)
>Esango neuke gaiñera, nahiz eta
> zerrenda honetan nere moduko gitxi egon, Eibarko kalietan -nere edadekuen
> artian behintzat- kaleko jente gehixena neure itxura gehixago daukala
> zuena baiño: euskeraz jakin bai, baiña familixartian bakarrik darabixe;
> euskeraz ondo irakortzeko kapazak ez diraz; euskeria eta politikia
> asimilatu edo nahastau egitten dabez -eta beraz, deskonfiatzen dabe-,
> kultura asuntuetan pasota totalak...
---Euskaldunak dittuk? Seguru? edo euskaldunzahar trakestu eta petralak
dittuk, ni nintzan modukoa? Gai dittuk elkarrizketa osua euskeraz
egitteko? Dudan jarriko neukek!
>Orduan, "eibartarrak" zerrendan edo
> halako giruetan mobitzen dan jentian arteko ikuspegixa pizkat sesgatutakua
> izan leike.
---Gu be normalak eta errealak gaittuk!
> Esan gura dot: errez egin zeinkiela halako komentarixuak
> ("kintanaren Hiztegixa" seguru ezagutuko dabela, 2000 Hiztegixa") hori
> edozeiñek dakixan zeozer balitza legez: eta ez, hiretako gauza basikua
> dana, Leire, gehixenondako zer danik bez. Nik neuk hiztegi horri buruz oiñ
> hasi naiz zeozer entzutzen; eta euskalgintzan urte luzietan arittutako
> neska batekin nabillelako. Bestela...
---Nik hiztegi hori Mertzedarixetan ezagutu najuan, eta hi ni baiño urte
batzuk gaztiagua bahaiz! Ez heban euskera asignaturia euki eskolan? Nik
bai. Parvulitosetik. Hik inglesa emongo heban eskolan, eztok? Ba nik
frantsesa. Pentsaik ze zahar eta antziñakua naizen! 80 hiztegixa, 2000n
aurrekua, gure eskolan klase guztietan jeguan.
Gero egin nintzuan baskofila, eta hiztegixak pasiño bihurtu najittuan!
leire, hiztegizale
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]