Amatiñok:

Beheragoko artikuluaz, berriz... Nere uste apalez hasierako eta ondorengo
pasarte guzti-guztiak subjektiboak dira eta, beraz, eztabaidagarriak bezain
zilegiak. Baina azkena ez da zilegia. Edonork du eskubidea bere burua
argitzat eta orojakiletzat joteko, baina ez, ordea, susmoa susmo, inor
gaizkiletzat joteko.

Bai, hortan arrazoia.

Baina zergatik pentsatzen du jendeak horrela? Zergatik dago susmo txar hori? (eta ez da Mikel Irizarren kontua bakarrik)

Nik uste dut EJren politika, bai Y, bai Pasaiako portua eta bai beste proiektu handi askotan (Mutrikuko portua, gertuko zerbait botatzearren) ez dela garbia. Hasieran justifikazio batzuk jartzen dira, gero haiek balio ez dutenean beste batzuk, gero hitz potoloak (estrategia, europa eta abar) eta azkenean ez dakigu zergatik egiten diren. Nik behintzat, hiritar arrunt bezala, ez dakit.

Adibidez, Mutrikuko portu berriaren kasuan emandako arrazoi eta kontrako argudioak:
 - Arrantzarako izango dela (ez dago arrantzarik eta!)
 - Kirol portua orduan (nahikoa toki dago gaur egun!)
- Merkantzia portua, kamioiak eta kargatzeko, itsasoko autopista (Kalbarixotik?) - Gutxienez itsaso energia sortzeko makina jarriko dugu (esperimentala, potentziarik gabe, ez du portu berria justifikatzen) - Benga, benga... portuaren sarrera arriskutsua da! (bai, baina horretarako nahikoa zegoen molla berri sinple batekin)

Galdera orduan: Zergatik egin behar da Mutrikuko portu berria? Zerk justifikatzen du?

Berdin gertatzen da nire uste apalean beste lan handi askorekin.

Gobernuko alderdiek (batez ere EAJk) ez dute komisio ilegal arazorik izango, baina komunikazio arazoak bai nire ustez. Lana badaukazu, Amatiño. ;-)

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to