Atzo gure amari esplikatzen ibili nintzan blog bat ze dan. Bazekixan nik
bat nekana, baiña ez zekixan ze zan.
Gatxa da, gero, azaltzia ze dan apenas Internet erabili ez daben
personiari. Barrezka begiratzen zestan. Ahal izan neban mopduan esplikau
eta aurrera. Gero, nere esperientzia azaldu, ze emozionantia dan jakitzia
mezu barrixa dakadala, ze jentek lagazten daben erantzuna, ze idazten
dodan...Eta irribarriakin jarratzen eban.
Azkenian uste dot gure dibertimentu bat zala pentsau zebala, batzuk
makrame egitten daben moduan guk hau egitten dogula.
Ridikula sdentidu nintzan. Bai, igual esplikatzerakuan ez nebalako bere
begixetan amak euren seme-alabak zeozer ona egiten dabenian izaten daben
harrotasun dir-dir hori. Berandako txorrada bat zan, barregarrixa, baiña
txotxoladia.
Enfin! EZ neban pentsatzen mundua salbatzen nebillenik, baiña hain
txorrada da? Estimia lurretik dakat!
Ondo pasau egun kostituzional hau
Patxuak
leire

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to