Londresko autobus gorri horiek errepidetik atera dituzten egunean,
Ryanair enpresa irlandarrak Gasteiztik London-Stansted aireporturako
hegaldiak otsailaren 17an hasiko direla iragarri du.

Badirudi lehengo erreserbak egin dituzten erabiltzaileek 5 €ren trukeko
bidaiak lortu dituztela. Oraintxe egin dut proba bat, eta otsailaren
17an irten eta 19an bueltatzeak 80 €ko kostua du (tasak kontuan hartuta
116.85 €).

Imanoltxu, otsailetik aurrera hegazkin gehiago ikusi ahal izango duzu
Forondan.

Zerrendako hurrengo afaria Londresen !! ;)


Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to