"ll" soinuaz, berriz, zer esango nizuke: euskaraz oso ondo hitz egiten duten gazteek ere ez dute ahoskatzen (erreparatu bertsolariei, esaterako). Hobe, beraz, borroka hori galdutzat jotzea. "ilargia" edo "iyargia" ahoskatzea hobe den, berriz, eztabaida luze bat izan zen, orain dela hamabost bat urte, Gerardo Markuleta (il) eta Lourdes Oñederraren (y) artean. Zure tokian banengo, "ll" esan ezin badute, ume erdaldun horiei lasai utziko nieke "y" ahoskatzen, halaxe egiten dutelako ume euskaldunek ere, sistematikoki.
X.
El 11/12/2005, a las 2:00, Amaia escribió:
Kaixo!
aspaldian voyeur modura parte hartu (ala parte deshartu) izan badot be, gaur galdera pare bat bota nahi nizkizueke:
lehenguan egon nintzen kaukasiar kreazko borobila antzezlana ikusten eta esaldi hau esan zuten:"gerlatik etorriko zarenean...". Beti arraro xamar iruditu zait -ko...nean- hori, ondo al dago hori?. Nere ezagun batek ere beti horrela esaten du eta gaizki esaten zuela pentsatu izan dot, baina Itxaro Bordak idatzitako antzezlanean, ja duda gehiago sortu zait.
Eta bestea, ume erdaldunekin lan egiten dut eta "LL" nik ondo ahozkatu eta beraiek "Y", baino nahiago izan dut "l" erabili, adibidiz: erabili, eta ez erabilli, edo ilargia eta ez illargia, batzutan arrotz eta faltsu xamar ematen du, baina iyargia, mutiya eta holakoan entzutea ere tripako mina ematen dit. Talibanegia naiz eta galdutzat eman behar da soinu hori?
Bueno, zuen erantzunak irakurtzeko irrikaz nago
Amaia
<ATT174413.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
