----- Original Message -----
From: "Josu Mendicute" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Monday, December 12, 2005 8:32 PM
Subject: [eibar] Euskarazko kazetaritza, oraina eta geroa (2)
Kaixo denoi,
Batzuei pertsonalki hainbat galdera bidali dizkizuet e-postaz, baina ez
nuke
aukera galdu nahi hemen amankomunean egin ditudan galderak plazaratzeko:
1.- Zer iruditzen zaizue gaur egungo euskarazko gizarte-komunikazioa?
Minoritarioa, beste beste gizarte osaketa horrelaxe delako.
2.- Nola jokatzen dute eta nola jokatu beharko lukete erdal komunikabideek
euskararekiko?
Euren komenentzien arabera jokatzen dute. Nola jokatu beharko
lukete? Nork esan behar detse nola jokatu behar daben? Guk? eta zergatik
guk?
3.- Nola uste duzue garatuko dela etorkizunean euskarazko
gizarte-komunikazioa?
Amatiñok diñuan lez, gatza.
Gero, batzuei egindako beste galdera batzuk ere badaude, eta hemen jartzen
ditut, ea honi buruz diskusiotxoa sortzen den edo zuen iritziak eman nahi
dituzuen...
-Euskal egunkaria: publikoa? (duela 15 urteko eztabaida...).
Dagoen moduan nire ustez ondo. Zergatik ez dago irakurle gehixago?
bakarrik kazetarien errua da?
-Zein akats ditu egungo euskal kazetaritzak?
Ez dakit.
-Zein zentzu du ETB 2k?
Eukal Herriko erdal komunitateari zerbitzu emotia.
-Zer eskeini diezaioke prentsa abertzale erdaldunak euskarari?
Kontzientziatzioa, botoak... eta horren bitartez dirua
instituzinoetatik... ez da mespresatzeko kontua.
-Zein ondorio izan ditzake ...eta kitto! bezalako euskal herri-aldizkari
batek eta El Diario Vasco bezalako erdal komunikabide batek antzeko
edukiak
garatzea?
Garbi dago: "bitartekoa mezua da" "el medio es el mensaje", eduki
bera batek erdaraz emotia edo bestiak euskaraz emotia erabat diferente da.
-Zein ondorio ditu euskarazko egunkari bakar bat egoteak?
Egotea? Bakarra egotea? Gehiagorako irakurlerik badago?
-Zer eskeintzen digu blogintzak?
Ba beste posibilitate bat jendia komunikazioaren zati txiki-txiki baten
jabe izateko, eta ez da gutxi.
Faltan igartzen dudana euskarazko irrati "nazional" pribatu bat edo bat
baino gehiago da. Subentzionatua baina bere buruaren jabe, eta bere dirua
jokatuz. Esate baterako, bi edo hiru egotea, lehian euren artean, eta
txartoen egitten dabena urte batzuk pasa eta gero subentzioak galdu beste
proiektu bati emoteko. Eta txorrada gutxi: kriterioa zein? entzule kopurua.
Entzulerik ez dakana kalera, ez "nik kalitateko emisioak egiten ditut,
minorientzako, bla bla bla".
it.
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]