> Amaiak: > Eta bestea, ume erdaldunekin lan egiten dut eta "LL" nik ondo ahozkatu eta > beraiek "Y", baino nahiago izan dut "l" erabili, adibidiz: erabili, eta ez > erabilli, edo ilargia eta ez illargia, batzutan arrotz eta faltsu xamar > ematen du, baina iyargia, mutiya eta holakoan entzutea ere tripako mina > ematen dit. Talibanegia naiz eta galdutzat eman behar da soinu hori?
---Ni be talibana naiz horrentan. Baiña galduta dakagula uste dot, behintzat nagusixekin. Umiekin jo ta fuego! Iyagia ez da euskera; ilargia, ostera bai. Arratian eta Iparraldian ez dabe LL esaten: mutila, makila.... > Oierrek: > Galdutzat... Nik esango neuke hainbeste euskaldunzaharrek be "LL" soiñu > hori ez dabela erabiltzen; ez dot uste aintziñako protoeuskeran hala > izango zanik. Beraz, kontserbatu biharra bera zalantzan jartzen dot. > Neri ez nau ezelako tripako miñik emoten, kontrara: argentinar euskaldun > barri bati "ixargia" eta "mutixa" entzutzian, bihotzeko poza etortzen > jata; baita txinatar bati "halijasotzaile" eta "malaskillo" entzutzian. ---Proto euskera! Txo, hogei urteko kontu batekin gabixaz, euskerian historixan hutsa!!!! Ez gabixaz argentinako edo Kantongo tipuen gaiñian: euskaldun zaharren gaiñian baiño! La lluvia en sevilla es una pura maravilla!!! Gora LL askatuta!!! leire, ahoskeratzaindiakua
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
