Nik zegaittik juan naizen esango detsut: Zerrendakidiak ikustera :-)! Zerrenda erdi eguan han! Bromaz aparte, estanian egon nitzan. Baiña urtero juaten naiz, asko gustatzen jata-eta. Liburuak ikusi, gauza raruak topau, nobedade barrixeri usaiña egin...Baiña batez be gauza arraruak topatzera. Gero liburu dendetan topau leikezen liburuak ez dittut (normalian) erosten. Liburu exotikuak, nere modoko raruendako diranak. Eta aspaldiko lagunekin tope egitteko. Neri gustau egitten jata, ze egingo detsagu, ba? leire, rara
> Badakit ez dela derrigorrezkoa, inor ez dagoela behartuta hara > joateko, baina gaur antolatzaileek egindako balantzean larunbatean > (larunbatean esan dute?) espero zutena baino jende gutxiago joan dela > entzun dudanean galdera etorri zait eta nere buruari egin diot: > > Eta zeu zergatik ez zara joan Durangoko Azokara? > > Erantzuna, ez joateko edo joateko, erabat prosaikoa izan daiteke, asmo > polit-kultural-goragurako horiez gain: nahiago nuen futbolera joan, ez > zait gustatzen horrenbeste jendearen artean ibiltzea, lehengoan > atsegin ez dudan neska/mutil-lagunohi bat topatu nuen eta joango zela > esan zidan, aparkatzea roilo bat delako, telebisioa ikusten oso > gustora nagoelako... > > Edo joaten naiz: denborapasa bat delako, lagunak joaten direlako, > tabernetan giro beroa dagoelako, nire herrian ez dagoelako ezer... > > Nire kasuan azkeneko urteetan ez naiz joaten umeekin joatea > nazkagarria delako: umeak azkar aspertzen dira, ez dizute uzten ezer > lasai begiratzen, normala gainera agudo ernegatzen hastea, ez, umeak > hazi bitartean neu ez naute handik ikusiko. > > Eta zeu -ia inor animatzen den berea kontatzen- zergatik ez zara > joa(te)n? edo, zergatik joa(te)n zara? > > Imanol Trebiño._______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
