On 12/13/05, Ainara Argoitia <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Alfa Artek Nestor Basterretxeak egurrean egindako 26 obra egingo ditu brontzean, Bermeon jartzeko. EFE berri agentzian irakurri dut.

Kuriosua ein jat Alfa Arte izena, ni ez naz eibartarra eta ez nauen enpresiori ezauketan.

Kuriosua ein jat ze Tintinen azken abenturiak, Hergéren heriotzagatik bukatu barik gelditu zanak, "Tintin y el Arte-Alfa" zauken titulua, "Tintin et l'Alph-Art" jatorrizkuen. Istorixia bukatu ez bazan be, marrazkixen bozetuak eta dialoguen transkripziñuak dauzkon liburu bat argitaratu zan. Alfabetoko letrekin arte-obrak egitten zittu arte mogimendu barri baten misterixuan inguruen doie.

Iguel enpresiari izena gurata jarri zotzien hola, Tintinen album horregattik. Hergéren lan hori 1986xen publikau zan eta enpresia 1993xen sortu bazan...

Ba hola bada (eta hola ez bada be) kontuz ibili daittezela. Uderzo Asterixen marrazkilarixan konpainiak "Mobilix" enpresia ("Mobile" eta "Unix" hitzetatik eginddako izena) auzitara eruen zauen, bere jabegokua dan "Obelix" marka komertzialari konpetentzia edo kalte egitten dutzolakuen! Hori bai, lojikiak irabazi zauen eta Uderzok galdu, baina beste kasuren baten zeinek daki...

  Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to