Hi, Gari: Jaso dizkiat etxerako ariketak.
Hurrengo bi egunetan ez nauk PC honen aurrean izango eta asteburuan Santiagon, Bloque Nacionalista Galegoren Consello Nacionalaren Aberri Batzarrean. Baina nere bihotzean eramango haut. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Gari Araolaza Enviado el: miércoles, 14 de diciembre de 2005 13:24 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Obra handi eta finantzabideen inguruan Amatiñok: >-- Nik ez zekiat hik baino gehiago. Ez nauk enziklopedia bat. Eta nik >ere nere lana zeukat. Eta onartzen diat (nola ez diat ba onartuko¡) >komunikazio-arazoa dagoenik. Baina, froga gisa, has gaitezen. Zein obra >handiz nahi duk jakin? > > Obra handi horietako batekin datorren urterarte jarrai genezake. Hartu horretarako Mikel Irizarren artikulua (azkenengo susmo hori ezik, noski). Baina aprobetxatuko dut aukera, jakinda gainera iturri onetik etorriko zaidala erantzuna. Niri gertuago eta ezagunagoa egiten zaidan kasua, Mutrikuko portu berria: Zertarako kendu behar da gaur egungo hondartza, obraren helburua portuaren sarrera hobetzea besterik ez bada? Historia pixka bat gaia azaltzeko: Portu berria egin behar zela esan zen hasieran, arrantzarako eta. Proiektua bi fasetan garatuko zen. Lehenengo akzeso berriak eta babes moila, itsasoaren indarra biguntzeko, eta bigarrena, portua bera eraikitzea, porlanezko aireportu bat eginez gaur egungo piszina natural horren inguruan (sic). Gero, portua ez dela egingo esan da, gero bai, gero ez... Kalean komentario asko eta gauza garbirik ez. Orain ez dakit egin behar duten ala ez. Baina babes moila egiteko obrak hasi dira. Noski, babes moila bakarrik bada kontua, ez dago zertan hondartza ukitu. Deban bertan luzatu eta hobetu dute babes moila, hondartza bertan utzita. Orain egiten hasi diren obra horrek (hondartza joan da jadanik pikutara) zentzua du baldin eta gero portua egingo bada. Baina oraindik ez dakigu portua egingo den eta egitekotan zertarako izango den, arrantza aspaldi ahaztu da eta. Orduan, zertarako babes moila hau? zertarako hondartza kendu? Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
