Telezaborraren proposamen interesgarriak Sustatun eta bere blog eibartarrean:
http://www.sustatu.com/1134594972
http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/226
http://www.eibar.org/blogak/telezaborra/225

Nazioarteko telesailak ingelesez ikusteko, euskaraz azpititulaturik

Egin daiteke, bera egiten hasi da; Lost telesaileko ale batekin (hor azalduko da Igor Leturiaren klonikoa, diot nik).

Kontuak telebista ikusteko modu berriez hausnarketarako ere balio du. Etorkizuneko telebista, urte gutxi barru, oso desberdina izango da, eta nago ni eskualdeko kate digital lokalen euskara kuotak, finantziazio inposibleak, eta irismen frakzionatua baino, Internetetik deskargatutako telebistan dagoela medio honen gakoa. Baita telebistako euskararen presentziaren koxka.

Hurrengo eibarnauten afarian, ez dakit Stansted-en ala non, gonbidatu beharko genuke Leturia bere hiper-telebista (Myth-TV) montatu eta ikustera, eta Patxi Trapero (Interneteko "beste" aguazilla) bere telebista produkzioak erakustera, eta Gari bere telebista ametsaz ( http://www.sustatu.com/1133254995 ) berba egitera, eta Luistxok berriro Aurki.tv-ren inguruan fantaseatuko luke, eta AmatiƱo baldin badator, akaso punching-ball moduan erabiliko du, edo akaso Aurki.tv-ko zuzendari kargua proposatuko diogu jubilatzen denerako.

Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to