Leire kuxkuxerak:

Eta juan zarienok, Zer erosi dozue?
leire, kuxkuxera

durangora baino lehen nituen erosiak nobedade asko eta asko, edo bestela etxean postaz jaso ditut, Atxagaren "Lekuak" bezala dedikatoria polit batekin

larunbatean Iban Zaldua forokidearen "Animalia disekatuak" erosi nuen eta Zalduak berak dedikatoria xarmant bat idatzi zidan: bertako susmoa ez dator bat datu objektiboekin; intimoegia da hemen hitzez hitz jartzeko

Zaldua bezala Volgako batelaria den Anjel Erroren "Gorputzeko humoreak" ere erosi nuen eta bertako "Kaiku" bat ederto zaio egokitzen Txillardegiren "Labartzari agur"eko protagonista Antton Ihartzegarairen aldarteari:

"Errealitateak ez du
zerikusirik nirekin.
Ezta nik ere."

Gaztelupeko hotsak-ek Public Enemy, Ramones, Itoiz eta The Clashi buruz argitaratu lau liburuxkak ere hartu nituen

Arrate Egañaren "Kixmi elurpean" Egañari berari erosi nion baina ez zidan dedikatu nahi izan, uste baitzuen beste zerbaiten atzetik nenbilela

Xabier Gantzaraini eta Jon Benitori entzun nizkien berbak ezin ditut hemen ipini

elkarrizketa eta pasadizo zenbait, hobe kuxkuxetik at

Igandean Donald Kenrickekin joan nintzen; orain dela hiru aste Londresen euskal nobela garaikideari buruzko hitzaldian entzule izan nuen Kenrick. bigarren urtea du hau euskaraz ikasten

niri han arkitektoa zela esan zidaten. 75 urte ditu. Zapatu gauean bere izena googleatu eta...

Europan dagoen poliglotarik handiena da! 60 bat hizkuntza batetik bestera itzultzeko moduan ezagutzen ditu eta 30 ondo mintzatzeko moduan

sarean bada suediar batek idatziriko lana: "Could Donald Kenrick be replaced by a machine?"

bestalde, berezilaririk handienetakoa da ijitoen historian: beraien jatorria eta ibilbidea, holokaustopean jasanikoa eta abar.

baina arkitekto ere bada, ijito nomadentzat eta "traveller" ingelesentzat bizitokiak diseinatu eta eraikitzen ditu gune berezietan

gainera, lan aktibista handia egin du Galesera berpizteko ahaleginetan eta hizkuntza txikituen alde. Horregatik Elkarren standean Joan Mari Irigoien eta Txillardegi topatzea polita izan zen, Txillardegik pilo bat idatzi baitu Galesko hizkuntza gatazkaz.

Xabier Mendiguren gurea ere han zen eta Londonen "Berriro igo nauzu" aipatu eta Kenrick oroitzen zenez, elkar aurkeztu nituen.

Mendigureni Koldo Izagirreren "Agirretar zaharraren kartzelaldi berriak" eskatu eta berehala izan zuen eskuartean Kenrickek, baita Londonera eraman ere, liburuan erruz ageri baita erromintxela, euskal ijitoen berbetea, eta Metxa espetxe barruan bilatuko du askatasuna ijito artean...

bai Txalapartan eta bai Gaiak-en Alizia Sturtzeren "Ijitoak eta agotak Euskal Herrian" zeharo agortuta dagoela esan ziguten

pena handia hartu nuen Igelako Xabier Olarra agurtu ezinik: Durangon ezagutu genuen elkar eta ikaragarrizko editorea iruditzen zait: orain Gianni Celatirekin egin duena goraipatzeko hitzak falta



----- Original Message ----- From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Thursday, December 15, 2005 11:34 AM
Subject: [eibar] Durangoko erosketak






--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to