Ez dakitt nun ikasi zeban Nuriak, ez dakit sostenibilidad zer dan badakixan. Ez dakitt! Baiña esan bihar da martitzenian radixuan esan zebana! Euskal Y-a garraio sosteniblia dala! eta Kioto betetzen lagunduko dabela! Jo! Ez daki zenbat erregai bihar daben, ezta? Bera argumentua zan kamioiak gaiñian igoko jakuenez CO2 isurketa murriztuko dala. Baiña kamioak igoko dabe trenera? Oso merke jarri bihar. Eta zeiñek pagauko dau? Zenbatero egongo dira hórrek trenok? trenan zain egoteko aparkalekua haundixak egin biharko dira... Nahiko surrealistia pentsatzen jata. Kamioia trenera igotziakarreteraak egonda! Uste dot Ibarretxek bota ebala, eta ala! danok iruntzi. Enfin! Lemoizekin be esaten zeben egin ezik azak jango genduazela. Nik Xukrut gitxi ikusten dot gure jatetxietan... Zurittu nahixan dabiz zurittu eziñekua! leire, AHT-ren Kontra
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
