Kukka berriro ere taula gainean
Kukka eibarko taldea, urte batzuk geldi egon ondoren berriro taularatuko
da Eibarren. Oraingo honetan gainera Mirenek parte hartuko du, Napoka
Iria-ko abeslaria.
Ostiralean, abenduak 23 Bizikleta plazan (antzinako Galeroko parkea)
arratsaldeko 19:00etan, artisauen azokan.
Kukkaren ibilbidea beste talde batzuen abestien moldaketak egiten hasi
zuen, ahotsa, biolontxeloa eta perkusioan oinarriturik. Orain abesti
propioak ere egiten omen ditu. Partaideak Kokein, Anari eta beste talde
batzutan ere parte hartzen dute.
Talde hau ikusteko aukera urrietako bat...
Ander
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]