Orain arte jaso dudan egutegirik haundiena Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri,
Galdakao eta Zeberio udaletako "Galtzagorri" elkartearena da. EGUNEZ EGUN
EUSKERAZ deritza eta, besteak beste, honetarako omen da: "Astearteari
martitzena ere deitzeko, maiatza eta loraila bikiak direla ikusteko, barikua
bosgarrena dela jabetzeko, eguaztena eta eguena aste ardian bizi direla
konturatzeko". Primeran.

Dena dela, egutegi honek "ofizialtzat" hartzen dituen astegunak honako hauek
dira: astelehena, martitzena, eguaztena, eguena, barikua, zapatua eta
domeka.

Eta hilabeteak, berriz, hitzez hitz: URTARRILA izotzila, ilbeltza. ZEZEILA
otsaila. MARTIA martxoa. APIRILA jorraila. MAIATZA loraila. BAGILA ekaina.
GARAGARRILA uztaila, garila. ABUZTUA agorrila, dagonila. IRAILA buruila.
URRIA. ZEMENDIA azaroa, hazila. ABENDUA gabonila, lotazila.

Euskaldun berri gaixoak... Eurena bai meritua¡

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to