|
Gai hauek dezente delikatuak dira eta kontua ez da
senideekin hikamikatan aritzea, euren iritzia bete-betean errespetatzea
baino.
Bestetik, kontua ez da, inondik ere gero,
Amatiñok zer pentsatzen duen edo zer ez duen pensatzen. Are gutxiago inork
berekaxa esatea nik zer nahi dudan eta zer ez dudan nahi pentsatu.
Nik galdera soil bat egin nuen eta, gaizki ulertu ez
badut, erantzuna hau da: Familiak ez ditu tortura horiek formalki epaitegien aurrean salatu,
Justiziaren zerbitzura egon ezik boterearen zerbitzura dauden epaitegien aurrean
gertakari horiek salatzea antzua baita.
Erantzuna balio dit eta errespetatzen
dut.
Amatiño
Ni be behin belozidadea haruta irristatzen naiz... Gure arteko mezuak Orkatz Gallastegiren familiarrei pasa nien salaketa judizialena zehazteko eta hemen Orkatz Gallastegiren aitak idatzi duena:Bai, salaketa judizialak egin dituzte, eta zehaztuko dizut gainera. Bere ama Paule Sodupe Jaurlaritzako hainbat politiko eta karguekin ere izan zen. Protokoloa sarekada horren osteko tortura salaketen ondorioz ipini zuten martxan... "Orkatzek epailearen aurrean torturak salatu zituen Arkauten bost egun pasatu ondoren. Berriz ere torturak salatu zituen epaitu zuten epaimahaien aurrean. Aurreko baten atxilotu eta torturatua izan ez zenean, tratu txarrik jaso ez zituela esan zuen. Familiak ez ditu tortura horiek formalki epaitegien aurrean salatu, Justiziaren zerbitzura egon ezik boterearen zerbitzura dauden epaitegien aurrean gertakari horiek salatzea antzua baita. Hala ere Herriaren aurrean eta herri-ordezkarien aurrean salatu ditu: - prentsa-artikuluen bidez - pertsonalki instituzio- erantzukizuna duten autonomia erkidegoko jaurlaritzako zenbait alderdietako buruzagien aurrean. - Alkateen aurrean. - Ertzaintzaren buruzagien aurrean. - Irrati eta prentsa- kazetarien aurrean. - Ezker abertzalearekin zerikusirik ez duten abokatuen aurrean. - Gotzainaren aurrean. - Mediku- bazkunean. - Unibertsitateetan Guzti hau helburu bakar batekin egin zen, alemaniarrek haien sarraskitze-esparruetan gertatu zen bezala, edo kasu honetan Amatiñorekin gertatu den bezala, jakinaren gainean ez zeudela esateko aukerarik izan ez dezaten. Amatiñok, noski, Ertzaintzak ez duela torturatzen pentsatu nahi du. Epaileek Orkatzen antzeko auzietan frogarik ez dagoela esan ohi dute; torturatuaren testigantza soilik egon ohi da torturatzaileen hitzen kontra, haien lanarenseinalerik ez uzten arduratzen baitira. Zelan froga daiteke pertsona bat bost egunez lo egin gabe egon dela? Zelan froga daiteke pertsona bat drogatu dutela? Zelan frogatu boltsa egin diotela? Zelan frogatu konortea galdu arte gorputz-jarrera bortxatuetan egotera behartu dutela norbait? Zelan frogatu era guztietako bexazio eta irainak pairatu dituela? Zelan frogatu ahoan pistola bat sartu diotela....e.a.? Baina badago torturatzen dutenaren froga argi bat, ekintza terrorista batengatik gazte baten inkulpazioa lortzen dutenean, egun berean eta ordu berean Ertzaintzak gertakari horiek gertatzen ari ziren tokitik 100 km-tara gazte horren presentziaren lekuko zen Atestatua egiten zuenean hain zuzen ere. Zelan lortu zuten inkulpazio hura?" Honeraino Orkatzen aitaren hitzak Mitxel |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
