Barkatu Leire, ointxe konturatu non hire galdera bat daguala hor, txandapasa einda, aurreko barixakutik...
Lobby nuklearra Kioton alde ete? Egixa edo gizurra, ez dok behintzat barrixa, energixa munduan bolo-bolo dabizen zurrumurruetako bat, atzenengo lau urtietan bai behintzat. Formulaziñua zera don: Bapo, energixa sektorian diru asko jabin eta, horretara, seguro gero interes asko mobitzen dala. Baiña, hau egixa bada, zeraittik mobitzen diran interesak zentzun edo norabide bakar batekuak izan bihar jonen derrigorrez? Beste modu batian esanda, espiak daozela onartuezkero, onartu biharko be espia "dobliak" egon leikiazela ezton? Ala ez? Beste adibide bat. Jo daigun zentral (nuklearra, ziklo-konbinatua, termikua edo dana dalakua) baten eraikuntzan inguruan eztabaida sortzen dala. Jendiak uste jon eztabaidia erakunde maltzur eta herri jatorran artekua baiño ezin dala izan. Baiña, beste hirugarren interes pribaturen balego "hor" ein biharrian beste "nunbait" eitteko, edo, beste barik, ezer ez eitteko? Pentsain hi heu argindar enpresa espainiar baten jabe haizela, eta Portugaleko edo Irlandako enpresa batek zentral barri bat jarri gura dabela hire merkatu barruan. Aukera bat don ezer ez eittia eta beira gelditzia (zer esango deunen akzionistak?). Beste bat don erakunde politikua presionatzia barrixa eitteko baimenik emon ez deixan (eta erantzuten badeun berak nahixo dabela merkatuan konpetentzixia egotia?). Baiña beste bat izan leiken herri jator hori proiektu barrixan kontra jartzia. Eta, hiruretatik, segurutik merkiena hirugarrena don. Gatozan Kiotora. Batzuk uste jonen Kioto estuegixa dala, praktikan nekez bete leikiala baiña zeozer ein bihar dala, zelan edo halan. Beste batzuk uste jonen, ostera, zabalegixa dala, eta hola jarraituezkero pikutara goiazela. Eta bihar bada beste batzuk nahixao izango jonen sekula bete ezin izango dana eskatzia, ez superekologistak diralako, errekamaran energixa nuklearran alternatibia daukelako baiño. Nik ez jakiñat zihatz zer gertau dan Finlandian baiña... finlandiarrak ez dittun hi eta bixok baiño astuaguak, Txernobilekoaz ziharo bildurtu zittunan, heuren burua ekologista aurrerakoitzat jaken eta, halandabe, lehiakor izaten jarraitzeko, ongizatiari eusteko eta, segurutik, Kioto betetzeko... halako batian nuklearraren bentajak "deskubritu" jittunen. Baiña, ez neri jaramon haundirik ein. Nik energixaz ez jakiñat ezer, kazetarixa izanda ez non bape fidagarrixa eta, horrez gaiñera, politikan nahastuta nabillenezkero, seguru gero interes ezkuturen bat daukatela guzti honetan. Ondo lo ein... irakorrittakuak irakorrita amets gaiztorik ez badakan behintzat. Amatiño Oharra. Zalantzarik ez dein geldittu: Nik nahixo Pasaiko ikatz-termika zaharra nuklearrik barrixena baiño. Baiña, ikatz-termika eta nuklearraren artian, gaur egun sekulako aukera onak daozan. -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de [EMAIL PROTECTED] Enviado el: viernes, 23 de diciembre de 2005 19:03 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: RE: [eibar] Energia nuklearra Amatiñok: > Arrazoirik ez jan falta baiña, ez ahiztu gero, Finlandia Eibar baiño > hurrago > daguala Txernobiletik eta, sasoi haretan, sekulako kontzientzi-hartze > haundixa izan zala suomitarren artian. > > Goguan izan, bestalde, zenbaiten ustez Kiotoko protokoluan atzian lobby > nuklearra ei daguala... ----Esplikau leikek Hori? sekula ez juat entzun eta. Lobby nuklearra Kiotan alde? Gehixago jakin nahi juat Milla esker leire > -----Mensaje original----- > De: [EMAIL PROTECTED] > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED] > Enviado el: jueves, 22 de diciembre de 2005 14:00 > Para: Eibartarrak zerrenda > Asunto: Re: [eibar] Energia nuklearra > > Bai, abotsa asko altzau barik dabiz holakuak esaten. Baiña nik erregalo > bat > egingo netsake: Babes ofizialeko etxe bat TXernobilen, ia eritzi bera > daken. > Hainbeste AHT, Y, U eta abarrekin enegia nuklearra baihardko dogu bai! > lna > > >> Gaurko EL PAISek, "The New York Times"en laburbilketa dela-ta, >> 'Finlandia lidera la vuelta a la energia nuclear' delako artikulua >> dakar. >> >> Isilik-misilik eta zeharka-meharka, informazioaren tesia zera da: "El >> cambio climático y la dependencia del crudo foráneo alteran la >> ecuación energética" >> - "La única alternativa si queremos conservar la estructura de la >> economía, mantener nuestros sectores y cumplir los objetivos de Kioto, >> es la nuclear". >> >> Beraz, lobby nuklearra lanean ari da... >> >> Amatiño >> >> _______________________________________________ >> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] >> >> http://www.eibar.org/zerrenda >> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >> > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
