Urnietatik bueltan irratian entzun eta "Berria"n konprobatu dut ETAren
agiria.

Nonbait Doneztebeko "Bordatxo"ren kontrako lehergailua jarri zuten ugazaba
"salataria" delako. Eta zenbait enpresaren (Lazkar, Aginaga etab.)
kontrakoak, berriz, eskatutako "iraultza-zerga" ez ordaintzeagatik.

Begi bistakoa da "hizkuntza" horrek orain dela 25 urtekoa ematen duela eta
ETAk "justizieroarenak" egiten jarraitzen duela, Dick Turpinek edo Curro
Jimenezek bezala.

Edozein modutan, jokabide horiek ez al dira sartzen Amnesty Internationalek
"torturatzat" joten dituen baldintzetan?

Amatiño





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to