Mitxelek:
Ni izan, agindu horiek burutzen diren bestelako "bulegoetan" izan naiz, eta igertzen da, ondo igerri ere.

Oierrek:
Egunen baten, Alemanian egin dan modura, hartu biharko da Euskalherrixan hainbeste eta hainbeste sufrimenduan testigantzia. "La Pelota Vasca" entremes bat izan da bakarrik, "Eibartarren ahotan" bat egin biharko da gitxienez euskal gatazkian azken biktimekin (azkenekin, bai: oin dala 400 urtekuenak ez doguz eta harrapatuko). ETAko biktimak be izan biharko dabe aukeria eurenak kontatzeko, bai; baiña oiñ arte komunikabide gehixenak jaso dabe euren miñan testigantzia. Nik faltan botatzen dittudazenak batez be bestekaldekuak dira: kartzelako esperientzixia, torturia euren buruetan jasandako pertsonen kontakizunak. Elkarrizketak bai dagoz egon (hedapen txikiko komunikabidietan, jakiña), baiña normalian gehixago izaten dira barruan geratutako kidiei "arenga" bat, bizipen pertsonalaz berba egittia baiño. Eta torturatuen kasuan, hori bez: izua hainbestekua izaten da ze, askotan ezin izaten detza pertsoniak bueltia emon bizitza osuan; iñori kontatu be ez dabe nahi izaten... zerrenda honetan dagozen torturatuak eta torturatuen seme-alabak jakingo dabe.
Eta "Biktimen ahotan" proiektu hori ez litzake izango bakarrik justizixian 
alde; protagonisten osasunian be ez leuke eragin makala izango barruko karramarro hori 
askatziak.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to