Bai, arlo fiskala oso garrantzitsua da. Espainiar Estatuan bost ogasun-esparru daude: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa (gero elkarrekin mahai bakar batean biltzen diren arren), Nafarroa eta gainerako guztia. Espainiarrei berdin zaie, fiskalitatearen aldetik, produktu berbera Almerian, Lugon edo Tarragonan ekoiztea baina euskaldunoi ez. Oiongo, Bianako edo Logroñoko ardoek (Errioxa berekoak izan arren) eragin fiskal guztiz ezberdina dute.
Oso modu saskar baina adierazgarri batez esanda, energia-plantak finantziazio publikoa eragiteko makina ere badira, zenbaitek esan lezakeen bezalaxe Eroskiren helburua ez dela ezer saltzea, finantziazio-iturria areagotzea baino. Bestetik, bada beste arrazoi bat, gutxitan aipatzen dena: energi-ekoizpena eta kontsumo-eremua ahalik eta gehien hurbildu beharra, garraioan %6-7 alperrik galtzen baita. Eta galera horrek ez du gaur egun batere zentzurik, ez Imanolek ondo asko aipatzen duen solidaritatearen aldetik, ez gastuak gutxitzearen aldetik, ezta ekologi-ikuspegitik ere. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: miércoles, 04 de enero de 2006 12:20 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: Re: [eibar] Beste zentral bat: arlo fiskala eta gizalegezkoa Produkzio energetikoaren beste alor bat: fiskala. Amatiñok seguruenean jakingo dau, bestiok agian bai, agian ez. Kontsumo energetikoaren zergak energia produzitzen duen tokiaren arabera ordaintzen da. Hau da, zeuk energia kontsumoa Eibarren egiten badozu be, energia Duero errekaren hango presa potoloan ekoiztu bada, BEZa eta bestelako zergak Dueroko presa horren tokiko ogasunera ordaintzen jakoz. Horregatik, alderdi ekonomikotik, nahiz eta prezio berdinean ordainduko balitz, gehixago komeni da "hemen" sortzea produkzio hori. "Guztion" zerga bilketarako badakizue ze alde dagoen zergen diru hori Espainiako ogasunak(1) edo diputazioetako ogasunek hartzea? Diru kopuru ikaragarria da, pentsaizue, etxe eta industria guztien kontsumo gastuaren %15a (ez dakit zein dan energi kontusmoaren BEZa) bertako diputazioek hartzea edo kanpora joatea. Ikaragarria da. Eta diputazioek jasotzen badabe diru hori errezagoa, eta merkiagoa, izango da eskolak eta ospitalak pagatzea (eta ni bezalako erdifuntzionarioak pagatzea, eta karreterak egitea, eta autopistetako peajeak merketzea, eta kartzelak E.H.an bertan eta hobeto izatea, eta...) Nire ustez horrekin dago lotuta euskal lurralde bakoitzean -Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian behintzat bai, Nafarroan ez dakit- bakoitzean gutxienez energia produzitzeko planta bat ezarri nahi izatea. Bakoitzak diru hori ez Espainiako haziendari baina ezta aldameneko lurralde-probintzia horri ez pagatzeko eta berak jasotzeko. Normala nire ustez. Beste alderdi, ez ekonomikotik begiratuta: Batek esan zeikean, esaten daben moduan: "nik ez dot gura nire inguruan energia ekoiztea, oso kaltegarria dalako, nahiz eta garestiago ordaindu". Hauxe oso ikuspegi norberakoia da, honek ez dau gura ekoizte hori bere inguruan izatea, baina, jakina, energia kontsumitzen dau eta kontsumitzen segitu gura dau, eta produkzio-kalte (eztabaidagarri) hori beste toki baten egin deila gura dau. Nik ez dot berdin ikusten -Amatiñok ziñuan moduan, ez dakit zergatik energia produzitzen daben tailer batek torniluak edo papera produzitzen daben batek baino gehixago zikindu behar daben ¿¿??- baina ikuspegi eta diskurtso hori badago, eta onartu daigun bere horretan: aizu!, nik beti izan dot garbi zikinkeria produzitzen bada inguruan gelditu behar dala, txukuna ez dana da zaborra hemen sortu eta gero hirugarren munduko, edo Espainiako, edo probintziako justu kontrako udalerriko ezdakitnon botatzea. Nik ez dut ondo ikusten, bakoitza bere zaborraz arduratu behar (energia produzitzearen zaborra izan edo ez). Urte berri on. Imanol Trebiño. (1) "Ogasuna" berba ez jata gustatzen, ez jata gustatzen, ohitura faltangatik edo dena delakoangatik. Eta "hazienda"... hazienda ez da ganadua?? ;-) ----- Original Message ----- From: "Eneko Astigarraga" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[EMAIL PROTECTED]>; <[email protected]> Sent: Sunday, January 01, 2006 11:37 PM Subject: Re: [eibar] Beste zentral bat > >> Lan handia >> dago komunikazio arloan. > > Arrazoia duzu, Gari. > > Pasaia edo Mutrikura joan barik, Eibarren aurreikusita dagoen obra baten > inguruko informazioa-faltaren adibide garbia ikusi dut egunkari batean > aste > honetan bertan. > > Toki askotan egin duten bezala, Eibarren merkatu plaza botako dute. Toki > berean, garajeak, zentro komertziala, jatetxeren bat eta merkatuko > arraindegi, harategi eta bestelakoak joango dira. Nik uste merkatua > eraberritzea ona eta beharrezkoa dela, baina egongo errentagarria ez dela > edo merezi ez duela pentsatzen duen bat baino gehiago. > > Urte asko dira proiektu honen inguruan lehen ideiak entzun zirela. Eta > kasu > honetan erabakiaren "arduraduna" PSE-EE da, baina aipatzen duzun > "desinformazioa" aurrerago aipatu ditugun bestelako proiektuen berdina da, > gainera "desinformazioa" ez hiritarren arrunten artean, baizik eta gaur > egun > merkatu plazan komertzioak dutenen artean! > > Osteguneko DV-n, hiru elkarrizketa eta hiruretan kexa berdinak: > > - Iñaki Rezola, harakina: "asegura sentirse «dejado un poco de lado» por > el > Ayuntamiento ya que «la información de la que disponemos es de hace ocho o > diez años». «Tenemos que andar detrás de ellos para saber algo.»" «no nos > dicen nada, nos han dado fechas que no se cumplen .» > http://tinyurl.com/e48oh > > - Idoia Arregi, arrain-saltzailea : "(...)no se cumplen los plazos que nos > han venido diciendo, el tiempo pasa y no sabemos nada. No recibimos ningún > tipo de información." http://tinyurl.com/983b4 > > - Guillermo Burgoa, arrain-saltzailea: «No tenemos información, nos han > comentado cómo van a ser las nuevas instalaciones, más o menos, pero nada > en > concreto», se queja Burgoa. http://tinyurl.com/dmmax > > Ikusten den bezala, proiektu horretan oso inplikatua egon behar lukeen > jendearen informazio-falta nabaria da. Pentsa beste hiritarrona, idearik > ere ez. > Susmoa dut, beste hainbat kasutan bezala, eraberritze prozesuaren > finantziatzioan dagoela gakoa. Seguruenez oraindik ez dago ondo lotuta. > Suposatzen dut ez dela erraza eta azken proiektua - azalerak, > aktibitateak, > aktibitateen aldaketak, eta abar barne -, horren menpe egongo direla. > > Baina horren gainean informazioa gutxi ... > > eneko > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
