Oierrek:
Uste dot Mendikutek Baltzangaittik errukixa sentitzen dabela, zipayo papela
barriro bete biharra suertatuko jakolalo, eta gero kritikak jaso
(koittadua...). ¿Hala ete dok, Josu?
O.
Josuk:
Ez dok zertan Balzan pentsakerakua izan bihar koturatzeko tesitura zail
baten jarri debela. Eusko Jaurlaritzak erabakitzen dabena erabakitzen
dabela, zaplastikuak jasoko dittu. Ala ez? Ba al dakak formularik erabakia
danok (partidu guztiek) onartzeko?
Amatiñori irakurriz argi dago zein izango dan EJren erabakixa, ta behin
berriro Madriletik probokatuko dabe abertzalien arteko borrokia, eta hor
ados egongo garalakuan nao.
Bestalde, Batasunak izan leiken deialdi gaitasuna (capacidad de convocatoria
zelan esan bihar dot?) biderkatu eitten da erabaki judizial
(politiko-judizial?) honekin. Jendiak errepresioari erantzun egiten dio.
Ta beste gauza bat. Nik uste dot ilegalizazio prozesurik hasi barik
Aralarrek pixkanaka Batasunari indarra kenduko zotzala (ez dakit zein
neurritan), baina hori ez zen Aznarren interesa. Nazionalistak "berdugoak,
terroristak eta asesinoak" interesatzen zitzaizkion.
Ez dotena ulertzen da PSOE-Batasuna kontaktuak egotia panorama honekin.
Izkutuan berba eittia zilegi da, baña publikoki zerbait eitteko ez da
existitzen Batasuna. Holan gaizki gabiz...
Jarraittuko dau...
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]