Segurutik erantzun hobia (dana dok hobegarri) euki neikian baiña, erantzuna aitzeko galdera be kontuan hartu bihar dok. Dana dala, nik be ez juat hiria aitzen. Ia, labur-labur:
1. EAEn 300 inguru eguzki-indar instalazio daozak (erdixak edo pribatuak) eta hogei inguru aerogeneradore (pribatu). Nik ez juat esango asko edo gitxi diran, baiña kontua ez dok beti bestieri erantzukizuna eskatzia, norberak be zeozer baiño gehixao ein leikek. 2. Ez jakixat garbi geratu dan baiña, badaezpadan, ni ez nok indar nuklearzalia. Nahiz eta (Asier Arregi kontra eta Oier Bikondoan alde) uste izan, luzera, benetako alternatibak zer ikusi gehixao izango dabela fusiozko energixa nuklearraz berriztagarrixeaz baiño. Baiña nere iritxixak ez jok askorik balixo, ez nok bape jakituna-ta, irakurle soilla baiño. 3. Nik ez jakixat nun saltzen diran zentral nuklearrak, baiña ba, ostera, nun aerogeneradoriak (hau idazten dihardudala leihotik ikusten juat). Horretara, gura badok, emongo deuat direkziñua. Amatiño Amatiñok: > Baietz ba. Bat natorrela... Baiña hik edo beste edozeiñek > aerojeneradoria ipintzen dabenian, esan deixala. Ez jonat uste ba hain > gatxa danik aittia¡ Jodé, erantzun hobiak eukitzen dozuz normalian. Baiña bueno, bide beretik: Indar nuklearren aldeko gizaki guztieri deialdixa: zuen peoran zentral nuklear bat ipintzen dozuenian, eta zentral horrek sortzen dittuan hondakin kutsatzaile hilgarri guztiak eskillarapian gordetzen dozuezenian 10000 urtez (ez Atlantiko erdixan, ez Artikuan, ez Bostwanan..., et-et-et-et, etxe barruan), ni neu be prest nere etxian zentral nuklear bat ipintzeko. Saratsuegi, 3-3 A, 20600 Eibar. Bide batez, zentral nuklearrak nun erosten dira? Aerogeneradorien onduan egoten dira Eroskin? Asier
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
