jo, musika arloan be hobetu badabe... eta bateronbat poztu badabe.. aupa eurok eta aupa zu, Elena.

Patxo haundi bat.

Ander


Elena laka wrote:

Luistxok:

Getxokoari dagokionez, espero dezagun Iñaki Zarraoa alkateak Bilboko
alkate
Iñaki Azkunak baino ganora gehiago erakustea. Azkunak bere garaian kendu
zituen programatik pailazo hauek...

Pailazo erradikalen ikuskizunaz, enfin, zer esan. Topiko politikoki zuzen
guztien morokil bat dira Pirritxenak. (...)

Suposatzen dut egokia dela. Betiko estereotipoak baino hobeak, estereotipo
berriak. Edozela ere, haurrentzat idealak dira pailazo hauek.  Takolorekin
zebiltzanean, kantuak hobexeagoak, esango nuke.



Hamar bat urte izango dira Takolo eta konpainia ikustera joan nintzera nire
loibarekin. Orduan asper-asper eginda irten neban ikuskizunetik.
Txar-txarrak iruditu jatazen. Euskara eskasa, zarata larregi, istorio
tontoa...

Harrez gero, urtero edo, ikuskizun berria ikustea tokatu jata. Eta aizu,
urtez-urte asko hobetu dutela iruditzen zait. Hizkuntzan behintzat, mordoa;
gidoietan, musikan... Azken urteetan disfrutatzea ere lortu dut.

Baina Pirritx eta Porrotx  benetan maitagarriak egin zitzaizkidan uztaileko
arratsalde zargori batean Donostiako Ospitaleko solairu urdinera etorri
zirenean, 2 eta 14 urte bitarteko ume onkologikoen pasilora. Nola ibili
ziren haurrekin gelaz- gela, nola portatu ziren gurasoekin, zelako maitasuna
eta umorea banatu zuten guztien artean... Benetan hunkigarria izan zen.
Harrez gero, pailazo moduan bakarrik ez, pertsona moduan ere estimatzen
ditut.

Elena


------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to