Garik: > Leire, eta zer esan diezu? Kantzontzilo gaietan espertoak diren foro > batean galdetuko duzula ala?
Leirek bazekien zerrenda honetan soziologoak eta kantzontzilo saltzaileak gaudela... ; -)
Badira urteak, baina kantzontzilo dozenaren batzuk saltzen ibilitakoa naiz eta - laginketetan ohizkoa den errore-marjina txikiarekin eta konfidantza maila handiarekin -, kantzontziloen %99,5a emakumezkoek erosten zituztela esango nuke.
Baina, egia esateko ia berdin (%75-80) gertatzen zen saldutako alkondara, kaltzetin, txapela edo frakekin. Txaketa, traje eta trenka, gabardina, abrigu edo bestelako beroki handietan gizonezkoen presentzia, belarritik tiraka ekarrita dendara, handiagoa zen, %50 edo.
Datu horiek egiaztatu edo eguneratzeko, duela 20 urtekoak dira, laginketa berria egin beharko nuke gaur egun eta, egia esan, ez dut gogo larregirik, baina ikusi ditudan erantzunengatik ez da larregi aldatu.
Kantzontzilloak nondik tira edo nondik ez, kontu nahiko subjektiboa da. Orokorrean edozertara ohitzen gara mutilok (edo gustokoak ez ditugunak kajoiaren bazterrean utzi eta besteekin "kita y pon" ibiltzen gara), baina praktikotasunaren aldetik aholku txiki bat:
kantzontzillo horiek ezibiziƱo, sorpresa edo lasterketaren baterako ez badira behintzat, tipoak gustora erabiltzen dituen batzuk hartu eta igualak erosi. Anderren dioen moduan kolore edo marra aldaketak onartzen dira.
eneko (soziologo eta kantzontzilo saltzailea)
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
