Josuk:
Ez dok zertan Balzan pentsakerakua izan bihar koturatzeko tesitura zail
baten jarri debela. Eusko Jaurlaritzak erabakitzen dabena erabakitzen
dabela, zaplastikuak jasoko dittu. Ala ez?
Oierrek:
Bai, eta hori nahi ez ba zeban hobe zeukan fontanero sartzia. Ala ez?
Dagoan arduria dauka, eta hartu biharreko erabagixak hartzen dittu, eta beraz
hartu biharreko plastatekuak be hartuko dittu.
Gainera, bera "lastozko gizonan" funtziñua betetzen dabil neurri baten. Hau da, Ibarretxek erabagi
"latz" bat hartzen ba dau, "ariete" biharra berari tokatzen jako eta beraz
inpopularidadia eta desgastia berak sufritzen dittu. Errez ordezkatzeko moduko txorimalo batek.
Josuk:
Ba al dakak formularik erabakia
danok (partidu guztiek) onartzeko?
Oierrek:
Formulia baiño gehixago, formak.
Nik ulertzen dittudaz Jaurlaritzako Jaunak, Espainian zipayo biharra egittia
tokatzen jakenian. EAEko pribilejixuak erretiratu, alderdikide asko lanpostu
barik... OK, danok daukagu gure interesen alde egitteko eskubidia.
Baiña ez dotena ulertzen da zergaittik jartzen dabe hainbeste gogo zipayo biharra egittian. Zalantza izpiren bat ba dago, ¡dra! hantxe
agertuko da Ibarretxe esaten "que cumpliremos en todo momento con la legalidad española", baitta iñork ez ba dau galdetu be. Eta
zipayo "propiamente dichuak", bihar errepresibua tokatzen jakenian... zeiñek esango leuke gogoz kontra eta halabeharrez
dabizenik! harek dira ostixak! harek mehatxuak! 2002ko Iraillian sahietsa hautsi zestan ostikadia ez zan izan halabeharrezkua, ni
reduzitzeko; lurrian etzinda nenguan. "Exceso de celo profesional" edo sadismo hutsa. Eta aurrian genkazen gorilak ez zeuken, ez,
halabeharrez lan desatsegin bat egittera doian profesionalan itxurarik: isilik egon zeikian baiña "puto maricon", "te voy a
romper las pelotas" eta halako perlak botatzia nahixago zeben. Iñork galdetu barik. "De oficio".
Gauzak beste era batera egin zeikiazen. Ez dabela EAJ-k insumisiño jarrera argi bat
erakutsi nahi? Ondo. Ba egin deixala erdibide bat, teorikoki reprimitzeko arduria
hartuta, baiña gero ezikusixana egitten, edo gauza testimonial bat, edo... formal eta
formak dagoz. Baiña eurak, "Jueces para la Guerra" erakunde armatuak agintzen
dabenak bakarrik ez: bi gehixago betetzeko prest agertzen dira. Zer dala ta?
Josuk:
Ta beste gauza bat. Nik uste dot ilegalizazio prozesurik hasi barik
Aralarrek pixkanaka Batasunari indarra kenduko zotzala
Oierrek:
Bai: hala izango zan, Aralarrek biolentzixia kondenatziaz gain beste zeozer
egin ezkeriok. Baiña badirudi bere programia hortara mugatzen dala...
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]