Nik atzo:

Maite Toledo bideo bat bidaltzen saiatu da zerrendara, 3.3 Mb-koa eta sistemak ez dio utzi.

Eibartarrak zerrendara artxibo erantsiak bidaltzeko aukera murriztuta dago. Horrez gain, 3.3 mb pisu den ezer baimena eskatu gabe dozenaka laguni bidaltzea, ez da oso egokia. Bideo hori sarean badago, haren helbidea eman. Bestela, zeuk igo sarera, eta orduan eman helbidea: kaltzontziloen inguruko bideorik inork ikusi nahi badu, orduan ikusiko du.

http://www.sustatu.com Sustatu-ren tripetan ere ibiltzen naiz, eta han, argazkiaren atalean, bideoa kargatzen saiatu da gaur Maite Toledo.

Testu honekin:


kantzontziloak erostearen soziologixia



Eibartarrak posta zerrendan "kantzontziloak erostaren soziologixia" dugu hizpide beste gai batzuen artean. Erantsita bidaltzen dizuedan bideoa aproposa da bertan erakusteko, baina, handiegia ere bai zerrendakideen posta buzoietara bidaltzeko. Eta sarean zintzilikatzeko plataformarik ez dudanez, agian Sustatuko txoko horretan zintzilikatu daitekeela iruditu zait.Ez dakit. Zuek jakingo duzue leku egokia den ala ez, baina, merezi du. Eskerrik asko dena dela zuen arretagatik.

(eitbe pentsatzen dut)

Ez, Maite. Sustatun ez da bideorik argitaratzen. Argazkiak kargatzen dira, 250 pixel zabal direnak, http://www.sustatu.com/argazkia/addPhotoForm baina ez 3 mb pisu diren bideorik.

Sarean argitaratzeko plataformarik ez baduzu, Sustatu ere ez da horretarako. Youtube, Vimeo, badaude hor gauzak bideoak kargatu eta ikusteko.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to