Aupa eibartarrak:

Luistxok kontatzen duena egia da. Uste baino prozesu luzeagoa izan da, baina, azkenean, ikusgai dago blog berria.

Oso lan txukuna egin du CodeSyntaxek. Bai horixe!

At 10:47 25/01/2006, you wrote:
Mikel Iturria gure zerrendakideak blog berria dauka.
http://www.javierortiz.net/voz/iturri

Pedradas, Eibar.org-en dituen Harrikaden osagarri, http://www.eibar.org/blogak/iturri
Luistxoren Mapamovilak bezala, emigratu egin du bere alde espainolak.

Javier Ortiz kazetariaren web proiektu berrian integratu da Iturrirena, http://www.javierortiz.net

Makina bat urtean, web estatiko bat izan da Ortizen eguneroko pentsamendua sareratu duena. Orain, blog bat da, edo blog sorta bat, hobeto esanda.
Eibarko gure enpresak, CodeSyntaxek, berregin du Javierortiz.net

Blogak egiteko produktu berri batekin egin dugu: Bitakora. http://www.codesyntax.com/bitakora
Bitakora software librea da, eta euskaraz eta gaztelaniaz badago.

Inguruan, Mutrikun ere erabiltzen hasi dira, bi blogistarekin hasi duten blog komunitate honetan:
http://www.atxukale.com/blogak

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to