Herenegun esan zidaten guztiok bisexualak garela. Eta gaur berriro esan didate. Todos somos bisexuales. Ba akaso bai, batek daki heterosexualitatea eta homosexualitatearen muga diferentzialak noraino iristen diren.

Eta zu, esan didaten horretan pentsatzen etxetik irten, eta bazoaz erropa erostera. Gero eta erropa gehiago unisex da. Eta ez bada, guk unisexeatzen dogu. Batzutan, neskentzat pentsatutako erropa erabiltzen dogu gizonok, eta alrebes.

Erosi dozuz ba, praka unisex elegante batzuk, eta bazoiaz etxera bidian. Ikusten dozu halakuan pertsona bat, ile motza, gorputz argala, gerri pixka-pixkat zabalagua, belarritxako bi, ilerik gabeko aurpegia, eta ez dakizu gizona ala emakumea dan, baña gustatzen jatzu. Izar bat daka ipurdian. Aurpegiz be, liraiña. Begiratu dozu goitik behera ta behetik gora, ta ederto jantzita, gustau jatzu. Orduan berdin da neska ala mutila dan? Hortaz bisexuala zara, ez?

Hurbiltzen zara eta Habanos zigarro bat daka eskuan. Gizona da, eta bazoaz beste alde batera, ze zuk ez ez dozu onartzen bisexuala izan zeinkela, zu gizona eta heterosexuala zara. Baina orduan, buelta emotian, entzuten dozu emakume ahots lirain bat, atzera be bueltia emon eta lehengo gizona da, ez dala gizona, emakumia dala. Emakume bisexuala, portzierto... eta cien por cien unisex modan. Danak bisexualak gara eta gizarte unisexan bizi gara. Toma esa. Gora berdintasuna.


Josu.




()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
  [EMAIL PROTECTED]
     www.blogak.com/josu


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to