Leire, zerrenda honetan nekez topatuko dozu nik baino kantzontzilo gehiago erosten dabenik. Bi mutilendako erosten dot, eta batzuetan hirugarrenarendako, nahiz eta normalean bera konpontzen dan.
Iraila-urria aldera Bergarako Gantxegi mertzeriatik pasadia egiten dot. Han danak, erosle zein saltzaile, emakumezkoak gara, edade diferenteetakuak, eta gehien saltzen ikusten ditudanak algodoizkoak dira, zuriak, hankadunak edo hankabarikuak, erraixaren batekin edo. Hori bai, sekula ez dot ikusi, zerrenda honetan esan daben moduan, probatzeko eroaten dituztenik. Mertzerixa serixua da ahura, eta ez dabe barruko erropa probatzeko lagatzen. Elena
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
