"Zelako gauza arraruak, ezta? lotsia emotia printzipioz danok erabiltzen
dozuen gauza batekin"
-Billera bat dakazu 5etan. 4.58 dira, heltziar zaoz baña kakalarrixa sartu
jatzu. Komun bat aurkittu, ein, garbittu etb. 5 miñutu baño gehiago. Heldu
zara berandu ta esplikaziño eske begirau dotzue. Ze esaten dozu: "Kaka
eittera juan naiz"? Ba oso gutxik esango zeben, eta hori bai DAN-DANOK
eitten dogula, kaltzontzilluak erabilli ala ez.
"EZ dot uste guri pasatzen jakunik kuleruekin, ezta bularretakuakin be."
-Eta zuok, emakumiok, eskutik helduta kaletik bazoiazie, normala da, lagunak
zarie. Gizonok eskutik helduta juateko... gai kulturala da.
"Tira, Mendikuteri pasau jakona pasau ezkero, dendari bi taillia
kalkulatzen jardun ezkero, ba...orduan bai, orduan lotsatuko nitzake."
-Ni igual lotsagabe bat izango naiz baña ez neban lotsa haundirik pasau.
Egoera arrarua izan zan ta ez nekixan zeñeri kasu ein, baña lotsarik ez
neban pasau. Galdetu aurretik, kaltzontzillueri begira neuala eta galdetzia
erabaki nebanian bai apurau nintzan, lehen aldia zalako. Baña bardin-bardin
apurau izan naiz kolonia bat edo jertse bat erosteko lehen aldiz gomendioa
eskatzean.
"Gernikako mertzeria ezagun baten sujetadore taillia dendarixak (emakumia)
kalkulatzen eban eskuakin, kazua eginda: tú 90, tú 100"
-Bai, orain jubilau ein bihar da ta neri emon bihar doste bere postua. ;D
Jaja, ez benetan, ez nekan entzunda ta kuriosua da.
Nere aittan lagun batek lan-bidai luzetxua dakan bakoitzian erropia erosten
dio andriari, eta tallia kalkulatzeko bere tamañuko dependienta baten billa
juaten da eta probatzeko eskatzen dio. Eta, kostata ala ez, beti lortzen dau
probatzia. Baña uste dot barruko erroparik ez diola erosten...
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]