Luistxok:
<Independentzia beste aterabiderik ez dago. Dependentzia ez.
Bapo, Luistxo. Poesiak ez jok balio, gora
independentzia. Lelengo eta behin, bat natok hirekin. Horretara... ez jakixat
merezi ete daben jarraitzeak.Halan be...
Metodo bi daozak: arrena (gerria) eta emiena
(sedukziñua). Galeuscat emia dok eta poetiko xamarra gaiñera, denporapasa baiño
ez. Beste bidia zelan eitten dan esaten badestak... berbetan jarraittuko juat.
Gustora gaiñera.
Amatiño
Segurutik aterabidea ez da gero izango Galiza,
Euskadi eta Katalunia espainiartzea, Espainia "galeuscatzea" baino.
(...)
Auskalo modernizazioa lortzea zaila ote den, baina nazio-aniztasuna
behintzat ez da erraza izango. Horra, adierazgarri, Kataluniako Estatutuaren
eztabaidak zein erraz metatu dituen espainiar naziobakarraren aldeko
indarrak eta zein erasokor ialgi den hainbat espainiar arrunt.
Nazi-aniztasuna ez dago, ez erreza, eta artikulu honetako zeure baieztepenek edo egunero ikusten dugunak, hain zuzen ere, galeuscatze horrek dituen oztopo ikaragarriak erakusten ditu. Horregatik ez dut ulertzen, zergatik den hori aterabidea.
Niri, ez aterabide bat, ezinezko bat iruditzen zait.
Eta "Euskadiren" espainiartzea, ordea, aterabide ez dakit, baina errealitate bat bai, enbututik bultza, eta atera gaituzte tututik...
Eta espainiartasun horrek bestelako naziotasunak onartzea ez du
politikak eragingo, kulturak baino.
Ez dakit zergatik politikak egin ez duena, kulturak egingo duen. Euskal Herrian ere, euskaldunon zera, kultura, hizkuntza eta errealitatea guztiz ezezaguna eta ikustezina da gehiengo erdaldunarentzat. Hau ebidentzia bat da, hemen, eta Espainian zer esanik ez.
Adibide "kultural" polita atzo ikusi nuen Interneten: http://cardedeublogs.com/node/304
Sun Microsystems, munduko informatika enpresa handienetakoa. Egunotan ari dira erakusten elkarlanaren irudi alegoriko bat beren web globaletan, beren tresnak horretarako onak izango direla... Finlandiako Sun-en http://fi.sun.com/ edo Txilekoan, http://cl.sun.com/ irudi bera... Munduko herrialde ia guztietan, Kataluniako castellers batzuk beren giza-dorre horietako bat egiten.
Bueno, ez denean. Sun Espainiak erabakiko zuen kulturalki ez zela komeni Espainia, eta hemen dagoen irudia eta gaia beste bat da, duela egun batzuk Silicon Valleyn Sun-en lau fundatzaileek eman zuten mahainguru bat: http://es.sun.com
Gogoangarri Gabriel Arestiren poema: "Cierra los ojos muy suave,
Meabe, pestaña contra pestaña: Solo es español quien sabe, Meabe, las cuatro
lenguas de España."
Hau poesia da. Errealitatea beste bat da. Espainian, euskararik ulertzen ez duen aginte-talde batek erabaki dezake edozein momentutan euskarazko komunikabide bat ixtea. Duela hiru otsail, Egunkariarekin egindakoa.
Aterabidea da aginte-elite espainol horiek euskalduntzea? edo, sikiera, galeuscatzea?
Hori amets bat da. Egunkariak ixteko duten gaitasuna da egia. Eta aginte-talde hori, esango dit baten batek, ez dagoela boterean... Baina itzuliko dira, edo, beste puntu batetik ikusita, orain daudenak ere: Zapateroren ideia izan zen alderdien legea! Eta Zapatero izan zen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz bozkatu zuena arratsalde batean hiltzat ematea erabaki zuena. Elite espainol horrek erabakitzen du, eta hemen, agoantatzea besterik ez dago.
Duela hiru otsail ikusi nuen inoiz baino garbiago. Independentzia beste aterabiderik ez dago. Dependentzia ez.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
