Adierazpen-askatasuna, demokrazia eta halakoak jasotzen dituzten testuek berek jartzen dituztelako haien mugak?

España oso da demokratikoa, baña erkidego batean erreferenduma egiten bada, zergaitik sartu behar da konbokatzailea (=lehendakaria) kartzelara? Demokratikoa da, ez?? Baina inkonstituzionala (edo batzuek hori diote). Eta haien aburuz, konstituzioan ez dagoena "antidemokratikoa" ere bada, konstituzioa ezarri duen gehiengoarekiko inkoherentea delako.

"Demokrazia" da, hortaz, konstituzioak eskeintzen dituen erraminta demokratikoen multzoa, ez demokraziak hiztegian dakarren esanahia. Ez?

Adierazpen-askatasunarekin, antzera?
Berdintasuna balore moduan dakagu, ez dakit nun jasoa, baina adierazpen askatasuna nunbaiten jasoak dauzkagun balore horietara makurturik bizi da.











()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
  [EMAIL PROTECTED]
     www.blogak.com/josu



----Original Message Follows----
From: Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>
Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
To: [email protected]
Subject: [eibar] Neska zorrotza
Date: Wed, 08 Feb 2006 23:09:13 +0100

Radio Euskadiren "Ganbara" irratsaioa entzuten ari naizela, harako biñeten
adierazpen-askatasuna dela eta, neska entzule batek zera planteatu du,
zorrotz asko:

-- Mendebaldeko adierazpen-askatasuna horren eskubide defendagarria baldin
bada, zergatik Media Markt-i isuna jarri zaio iragarki matxista egiteagatik?

Erantzunik duenak erantzun dezala...

Amatiño




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to