Bertokok: <Bueno ba Amatiño, jefea eta bestea, danak ondo zauzileakoan.
-- "Bestea" bi dittuk, eta bitako batek bajia hartu bihar izan jok. Eskerrik asko. Amatiño ----- Original Message ----- From: "Amatiño" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Wednesday, February 08, 2006 10:54 PM Subject: RE: [eibar] Amatiñok eta Imazek istripua > Mutuak egindako azterketaren arabera behintzat, ondo samar, ezker besoa > edo > izan ezik. Txoferrak baja hartu behar izan du. Gainerako hirurak lanean > jarraitzeko moduan. > > Lau auto-istripu izan ditut nik azken 42 urteotan eta astelehenekoa > lauretan > larriena. > > Gaueko bederatzi t´erdiak inguruan, Somosierra igotzen hasi aurretik, > aurreko kamioiak hainbat lasto-meta (300 kiloak omen) galdu zituen gure > aurrean eta 120 kilometro orduko abiadan ba... lastoak ez du lasto ematen. > > Bazterrak jo, jira-biraka etenik gabeko zibarenak egin eta, halakoren > batean, benetan luuuuze iritzita... kea, hautsa, erre-usaina eta sekulako > isilunea. Sekulako sustoa. > > Eta, gezurra dirudien arren, zenbait minutu lehenago premonizioa izan > nuen. > Gau iluna, abiada dezentea, aldamenean nuen jefea zintzo-zintzo > segurtasun-uhal eta guzti ikusita, nere baitan pentsatu nuen nik ez > neramala > uhala jantzita (atzean noala ez dut jartzeko ohiturarik) eta, ezustean edo > badaezpadan, lehiatila gainean egon ohi den heldugailuari oratu nion. > Ezkerreko eskuaz heldu bezain laster... horra non gainean lasto-pila. Esku > batekin ezezik, biekin heldu, begiak itxi eta... behingoz geratuko al da¡ > Medikuaren ustez, bat-bateko tentsio horren nekearen ondorioz omen da > ezkerreko besoaren minbera. > > Amatiño > > --------------------------------------------------------------------- > > Gabon: > > Gaurko Berrian irakurri dut, suelto batean, atzo > (edo herenegun) Amatiñok istripua izan zuela > Madrilerako bidean. Ez omen zitzaien ezer > gertatu, baina autoa txikituta gelditu zela, hori bai. > > Amatiño: zer moduzkoa izan zen esperientzia? Ondo zaude? > > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
