Ez da azkarra izan behar ez, "familia eredu aldaketa" arrazoietako bat dala konturatzeko. Gehixago be esango neuke, badirudi etxiak unipertsonalak izan bihar dabela, bestela pertsonaren bilakaera edo errealizazio ekonomikoa gauzatu ez dala emoten dau, kotxien pareko. Indibidualtasuna topera, tope posmoderno. Arazua ordea, konplexuagoa da eta ni ez naiz nahikua azkarra "populaziñoa gutxitu eta etxeak gehitu"ren logika barneratzeko. Eibarren adibidez, 1.500 baino etxe huts gehixago dagoz (hau orain bost bat urteko datua da, ez dot uste gitxituko ziranik), barrixak eitten dira eta metro karratua 4.000-6.000 euron bueltan...ta saldu eitten dira. Etxebizitzatan eraikuntza kostutatik merkatuko baloretara daguan aldia beldurgarrixa da (eraikuntza kostua 1.000-1.200 €/m², eta ez betik jota). Errentagarritasunari erreparatuz, normalena negozio gosia piztia da. Numero potoluak eginda, margina horretatik diruan erdixak lurzoruaren prezixua puzten dau (normalian erdixa baino gutxiago, lurzoru erosketatan pikareska edo mafia ugari dagolako) eta beste erdixak eragilien (promotorien) poltsikua. Eta eraikitzen jarraitzen dogu, etxe hutsak milaka pilatzen ari jakuzen denboretan. Gainera, nahiz eta barri-barrixak izan, askotan bizigarritasun baldintza eskaseko etxiak dira, hainbeste ordaindu eta bizitza osorako zorpian sartu ta gero.
Asier Arregi

----------------------------------------------------------------------

Imanol Trebiñok dio:

Populaziñoa gutxitu eta etxeak gehitu. Ez dot uste oso azkarra izan behar denik bere logika aditzeko, eta ez da negozio gosea izan behar. Lehen etxe bakoitzeko, bataz beste, lau bat pertsona bizi zeikeazen, orain, hain aipatua dan "familia eredu aldaketa" dala eta, etxe bakoitzeko, bataz beste, bi eta piku edo izan leikez.
   it




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to