Atzo Berriako artikulu batean azaldu nintzen, enpresan aurrera daroagun proiektu horren harira: Tagzania
http://tinyurl.com/a77uy

Edu Lartzanguren kazetari ex-eibartarra etorri zen artikulua egitera... egun batzuk lehenago, nik bronka bota nion bere blogean:
http://www.goiena.net/blogak/kixmi/38

Informatzeko modu batekin apur bat harrituta nago... Googlek hau egin du, ez dakit zer pornosare desegin da, Frantziako gobernuak bilatzaile bat aterako du... Kontu horiekin orri osoko artikuluak atera dira Berrian azken aldi honetan. Euskal Herrian sortzen diren ekimen internautikoen inguruan, aldiz, txintik ere ez.

Jakina da Sustatu irakurtzen dutela Berriako kazetariek, baina han argitaratzen den ezer ez da notizia sekula. Interneten gabiltzanok ez dugu prentsaurrekorik ematen, ez dugu faxik bidaltzen... baina, koño!, komunikazioa egiten dugu, Interneten bertan ditugu gure prentsa bulegoak, harpidetza sistemak gure berrien jarraipena egiteko, blog euskaldunetan egoten da jarduna inbento horien inguruan...

Aldiz, fax-prentsaurreko sistema bulegotiko txoroak funtzionatzen du. Noiz hautsiko da kate hau? Ez dakit. Beste toki batzuetan beste modu batez informatzen da. Egunero irakurtzen dut San Jose Mercury News egunkariko bi kazetarik Interneteko beren aktualitate lokala nola jarraitzen duten. Eta ez dira SEKULA prentsaurrekoetara joaten... http://www.siliconbeat.com/

Baina bueno. Orri osoko propaganda jaso dugu, eta egon gaitezen pozik.

Nik Eduri erakutsi nizkion mapetako batzuk aipatuak ageri dira testuan...

«Auzoan etxea markatuta daukat, eta kerik gabeko taberna bat», dio

http://www.tagzania.com/user/luistxo/antigua+donostia?map=1

. Oporretan argazkiak egiten ditugun bezala, non egon garen markatu dezakegu. Pantailan Parisko mapa agerrarazi du Fernandezek: «Le Marais auzoan izan nintzen. Zer ikusi genuen han?», dio sagua maparen gainean mugitzen. «Okindegi judu hau ikusi genuen, eta han jan genuen zerbait. Plaza honetan etzanda egon ginen, argazkiak ditugu».

http://www.tagzania.com/user/luistxo/paris+marais?map=1
http://www.tagzania.com/item/4398 Korcarz
http://www.tagzania.com/item/4201 Place des Vosgues


Fernandezen Paris dagoen bezala, beste erabiltzaile batek bost puntu markatu ditu Washingtonen, eta lagun bati bidali dio mapa. «Zertarako? Ez dakit», dio Fernandezek. Washingtongo irudia desagertu da, orain Huesca (Espainia) agertzen da. "Norbaitek kaleetan dauden zuloak markatu ditu, Udalaren utzikeria salatzeko, eta salaketa hedabideetan ateratzea lortu dute".

http://www.tagzania.com/user/redbaron/visit?map=1
http://www.tagzania.com/tag/huesca+baches?map=1

«Errenteria-Orereta» izendapena errebindikatzeko markatu du Gipuzkoako udalerria erabiltzaile batek (egun Errenteria soilik da izen ofiziala).

http://www.tagzania.com/item/10000 Txikillanak gehitutakoa, hain zuzen.

Paperean adibideko irudi bat ere pegatu zuten. Hauxe:
http://static.flickr.com/38/99135450_a298c700a3.jpg

Julen Gabiria gure zerrendakidearen mapa baten bista da.
http://www.tagzania.com/user/julen/bilbo?map=1&ndx=1
Zazpi kaleen inguruan zoom egina eta zentratua, <http://www.tagzania.com/item/9363>taberna hau erakusteko, kerik gabeko lokal bat alde zaharrean.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to