Eibartarron zerrendaren fama edonora ailegatzen da. Unibertsitateko
itzultzaileok lantxo bat daukate, testu batean jendia animaliekin hika
agertu daitekeela pentsau dabe ("Hi, behia, neskatxa!" edo halako gauzak)
eta entzun dabe Eibartarron Zerrendan horren gainean egon ginela berbetan.
Artxiboetan animaliekin hikaz hitz egitearen gainean mezutxo batzuk izan
genituela uste dot, eta bilaka, ahaleginka, egon naiz, eta topatu ditut
jende artean jarduteaz ziharduenak, baina ez animaliekin jardutearen
gainekoak. Beharbada ni baino trebeagoa dan batek, artxiboak neuk baino
hobeto ezagutzen dituen batek topau leikez horrek mezuok.
Ba inor animatzen bada eskertuko netsan.
Imanol T.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]