Denbora asko pasa da Eusko Jaurlaritzaren dekretu proiektu baten aurka
batzuk asko protestatu genuenetik.

Orduan korrika eta presaka atera behar zen Dekretuaren irteera atzeratu
egin zen, eta asko gainera. Orain dela pare bat aste Eusko Jaurlaritzak
onartu eta gaur irten da EHAAn: http://tinyurl.com/exttf

Oraindik ere hor diraute hain gogoko izan genituen esaldiak, hala nola:

    47. artikulua.– Kirol modalitateak onartzeko irizpideak.

       1. Jarduera bat kirol modalitate gisa onartzeko, kiroletan
eskumena duen sailak honako baldintza hauek batera betetzea izango du
kontuan:
             1. Lehia izaera nabarmena.
             2. Lehiatzeko arauak izatea.
             3. Autonomia erkidegoan oso zabalduta egotea.
             4. Kirol errendimendua optimizatzeko, entrenamendu
sistematiko eta jarraitua beharrezkoa izatea.
             5. Ahalegin fisikoa edo mugimendu konplexuak egitea
beharrezkoa duen ekintzari loturik egotea.
             6. Jarduera gizakiek zuzenean egin behar izatea.
             7. Animaliarik egonez gero, gizakien jarduera, heziera bera
kontuan hartu gabe, beharrezkoa eta garrantzitsua izatea.
             8. Kirol modalitatea nazioartean onartua egotea, bertako
kirolen kasuan izan ezik.
       2. Honako hauek ez dira kirol modalitatetzat joko: zorizko
jokoetan oinarrituriko jarduerak; jatorriz lehian oinarritzen ez diren
jokoak; estrategia jokoak edo eskuen edo buruaren trebetasun hutsean
oinarritzen diren jokoak; edo, berez, egoneko jokoak direnak.

eta

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Bosgarrena.– Berariazko kirol federazioa izan duten kirol
modalitateak kirol modalitateen eta diziplinen katalogoan sartzea.

    Dekretu hau indarrean sartzen den unean, Euskal Autonomia Erkidegoko
Kirol Erakundeen Erregistroan erregistratua den kirol federazioa duen
kirol modalitate oro kirol modalitateen eta diziplinen katalogoan
mantenduko da.

eta ondorioz

    URTARRILAREN 31KO 16/2006 DEKRETUAREN ERANSKINA

    KIROL MODALITATEEN ETA DIZIPLINEN KATALOGOA

    2 Xakea

Ba hori.

Mikel

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to