Leirek:
---Irudixak ikusitta, oin urte batzuk ikusittako irudioxak etorri jatazen
burura: ez Iraken, Bilbon, eta iraillan 24an.
Oso antzekuak dira. Hori bai, protagonistak desberdin dagoz jantzitta,
bueno, hamenguak billuzik...
Hik ze diñok, Ogrosabel?
Oierrek:
Iraillan 14an izan zala ;-)
Nik irudixok ikusitta, hotz geratu naiz. Esan gura dot: horrek gauzok
igual eskandalosuak begittanduko jakoz Disneylandian bizi dan pertsona
bati, baiña ez manifa bat "disolbatzia" ikusi daben edozeiñi. Eta zer
esanik ez, listin telefoniko baten kolpiak buruan jasan dittuanari, edo
poltsa barrutik herixotzian tunel zurixari kiki egin detzanari.
Snuff movie ederrak grabatuko litzakez kalabozuetan, protokolo famosua
erabilli ezkeriok (bideo grabaketak). Ogasunandako ingreso extra bat,
orraittiok!
O.
PD: beti gertatu izan jata, baiña azkenaldixan sarrixago, eta ez dakit
zergaittik: astian bi edo hiru bidar gogora etortzen jataz bidai
aluzinante haren "flash" modukuak, baiña ez dira manifa edo blastiuanak:
fluoreszente mortecino haren peko ziega tristiak baiño, edo akusaziñua
irakortzera etorrittako zipaio enkaputxatuakin; edo talegoko pasilluak,
edo kartzelerua bere kristal blindatu atzian, edo... hormigoizko
tupperware hórretako etsipen eta isolamendu sentsaziñuak dira batez be.
Soiñurik etaratzen ez daben oihu latz-latzak dira. Ez detzet baiña
sekulan ezer aittatzen nere ingurukuei; izan be, lotsa pizkat sentiduko
neuke (oin hau idaztian hala sentitzen naiz) kartzelara buelta
sentsaziño hori komentatzian, zeinek eta nik, hiru aste ziztrin bakarrik
egon nintzanak. Errez imajinau leike eta, Mitxel Sarasketa zerrendakidia
legez 20 urtetik gora kartzelan egon diranak zenbatetan bueltatuko diran
horma lizun háretara, lotan edo esna.
Aurreko baten Bilbon egon nintzan eta Moiua enparantza inguruan dagoan
"Burger King"-era sartu nintzan (ba dira 20 urte halako batera ez
naizela sartu, printzipio kontuengaittik). Hanburgeserixa horren kanpuan
aparkatuta egon zan gu atxilotuta zeroian kotxe patrullia, motorra
martxan; atzeko plastikoko asientotik, atzetik esposatuta eta odoletan,
ikusten genduan Pablo eta bixok zipaio garau bat hanburgeserixako kolan,
gaztetxo alaixen artian, bere kaputxa baltzakin zain. Irudi
errekurrentietako bat da, nere buruan. Zurrunbilluak gu irunsten,
Bilboko zapatu gabeko alaittasun eta neoien pian.
Pentsatu barik sartu nintzan hanburgeserixan, eta begiradia galduta jan
neban bokadillua (ez zeguan txarra gero). Blogian zeozer idazteko gogua
jarri jatan, baiña gero esandako lotsa horrengaittik atzera egin neban.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]