Aspaldi bota neban harrituta geratu nintzala Arrateko bidean, Eibarko huritik oso gertu, katamixarra ikusi nebalako. Bat ikusi eta akontezimiento bat izan. Pasatako udan Landetan egon nintzen, kanpin batean, han, Landetan guztietan lez, kataximixarrak ikusten dira Untzagan kaleko usoak legez, mordoa eta hiru-lau metrotara. Konklusiñoa, nire ustez, han mordua ikusten dirala ez dittuelako akabatzen, eta hemen, gure Euskal Herri honetan, "lehenena munduko gauza guztietan", ez da bat bera bez ikusten bat agertu orduko jota zortzi kazari agertzen diralako hiltzera amorru guztiz.
   Gure inguruko kazarien gainean esaten diran kritika guztiak gutxi dira.
       it


----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, February 20, 2006 9:07 AM
Subject: Re: [eibar] Katajineta


At 00:48 19/02/2006, you wrote:
    Arlabanen ikusi dot, karreterean, kotxe batek harrapatuta. Honezkero
sekulan ez neban katajineta bat zuzen ikusi eta hil arte berriro ikustea
espero ez dotenez aipatzea eta idatziz uztea merezi dabela uste dot. Dinot.

Sasoi baten, Euskal Herriko makiña bat tabernatan bat disekauta... oiñ,
neuk etxian ikasitako izena, zoologikoki desegokia izan arren: basakatua

Genetta genetta :
http://www.barry.pearson.name/photography/pictures/k94/k94_07_21_2.jpg

Luistxo




--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to