Zerrendako argazkizaleen interesekoa, akaso.

----------------

Arrate Kultur Elkarteak, IX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen
du. 2006.an bederatzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez,
nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa "Arakosteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean
eta gai horrekin lotuta antolatzen da.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa
lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri
beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a
izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3
EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna-
kafetegian.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta
lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 28an, asteartea, gaueko
21:00etan

Sariak:
Argazki onenentzat, 160 eurotako saria
Bigarrena, 100 eurotako saria
Hirugarrena 60 euroko saria

Sarien banaketa aste bete beranduago izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai
izango dira.

Informazioa: http://www.eibar.org/blogak/kultu/94


Arrate Kultur Elkartea
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to